Erregaliz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erregaliz
Illustration Glycyrrhiza glabra0.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGalegeae
GeneroaGlycyrrhiza
Espeziea Glycyrrhiza glabra

Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, "sustrai" + glyk, "gozo".

Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere.

Makilgoxoak: mastekatzeko erroak

Zurtoin zuzen adartsua du, eta hostoa ezpelaren itxurako orri txikiz osatua. Lorea sortan antolatua, hosto-oinaren gainaldean hazten dena eta kolorez arrosa du, eta fruitua leka egiturakoa. Berez ekialdean eta Europako hegoaldean hazten da, baina horietan bezalako klima ez den lurraldeetara ere ongi egokitzen da. Oso zain urrintsua du. Sortu eta hiru urtera, hostoak horitzen hasten zaizkionean, ateratzen da enborra. Gero zainak lehortzen uzten dira, eta edabe modura edo pastilak eginda hartzen da. Lasaigarria eta ultzerarentzat ona da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregaliz Aldatu lotura Wikidatan