Mans Hulden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mans Hulden
Mans Hulden eta Iñaki Alegria.png
Mans Hulden eta Iñaki Alegria 2013an
Bizitza
Jaiotza Finlandia, ?
Hezkuntza
Heziketa Arizonako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Michael Hammond Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Manex Agirrezabal
Hizkuntzak suediera
finlandiera
ingelesa
euskara
Navajoera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k) Coloradoko Unibertsitatea Boulderren

Mans Hulden jaiotzez finlandiarra den hizkuntzaren prozesamenduko irakasle eta ikerlari euskalduna da. Koloradoko Unibertsitatean (AEB) egiten du lan eta bere ikerketa-lanaren emaitza den foma programa Xuxen zuzentzaile ortografikoaren tripetan erabiltzen da.

Morfologia konputazionala lantzeko Foma tresna-multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mans-ek automatekin eta transduktoreekin lan egiten duen Foma tresna hori garatu zuen. Foma tresna konpiladore, programazio-lengoaia eta C liburutegi batekin osatuta dago. Formatu berezi batean erregela multzo bat idatziz gero, erregela horiek egoera finituetako transduktore eta automatetara itzultzen ditu. Oso inplementazio eraginkorrak lortzen ditu eta software librea da. Morfologia konputazionala lantzeko tresna egokia da, baina egoera finitutako beste edozein aplikazio mota guztietan ere erabilgarria da.[1]

Euskalduna, euskaraduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsinkiko Unibertsitatetik etorrita urtebeteko zientzia-egonaldi egin zuen 2010ean UPV/EHUko Informatika Fakultatean lankidetzan Ixa Taldearekin eta tarte horretan euskara ikasi zuen.[2] Korrikaren lekukoa ere eraman zuen Donostiako Informatika Fakultatearen kilometroan.

Xuxen-en bertsio librea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Alegriarekin lankidetzan Xuxen zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuen. Xuxenen erregelak eta lexikoak XFST programarekin inplementatuta zeuden lehenago, baina XFST ez zen software librea. Xuxen zuzentzailea Fomarekin birdefinituta, banaketa libreko programetan ere bere osotasunean integratu ahal izan zen. Hortik zetorren Foma-ren garrantzia.

Euskarazko testu zaharrak normalizatzeko lanak ere egin dituzte.[3]

2013ko Bertsolari Txapelketako azterketa informatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ixa taldeko Manex Agirrezabal eta Bertol Arrietarekin, baita Aitzol Astigarragarekin ere, 2013ko bertsolari-txapelketetako bertsoak aztertu izan zituen informatikoki.[4][5] Orokorrean ere ingelesezko eta euskarazko poesiak aztertu dituzte.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ixa Taldea (2010-12-16) «Ikastaroa: Automaten inplementazio azkarra eta librea (Mans Hulden) – Hizkuntza-teknologiak» www.unibertsitatea.net . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  2.   «Hiztun Aktiboak Unibertsitatean #2: Nazioarteko Ibilbideak. Mans Hulden» AKTIBATU euskararen erabilera UPV/EHUn . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  3. (Ingelesez)  Etxeberria, Izaskun; Alegria, Iñaki; Uria, Larraitz; Hulden, Mans () «Combining Phonology and Morphology for the Normalization of Historical Texts» Proceedings of the 10th SIGHUM Workshop on Language Technology for Cultural Heritage, Social Sciences, and Humanities (Association for Computational Linguistics): 100–105 doi:10.18653/v1/W16-2112 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  4.   «1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  5.   «Hulden, Mans - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  6.   Zabaleta, Manex Agirrezabal; Loinaz, Iñaki Alegria; Hulden, Mans () (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mans HuldenOrri pertsona Koloradoko Unibertsitateko webgunean.