2011ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko Korrika
Irudia
LeloaMaitatu, ikasi, ari... Euskalakari
Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2011ko apirilaren 7a - 2011ko apirilaren 17a
2009
2013
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuTrebiñu
HelmugaDonostia
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara
17. Korrikaren ibilbidea.

2011ko Korrika edo 17. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamazazpigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Euskaltzaindia izan zen omendua. Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebiñun abiatzea sinbolikoa izan zen. Apirilaren 7an hasi zen eta hilaren 17an bukatu zen Donostian. Azken kilometroa Mihiluze lehiaketako aurkezle ziren Kike Amonarriz tolosarrak eta Ilaski Serrano bermearrak egin zuten eta ondoren beraiek idatzitako mezua irakurri zuten Donostiako bulebarrean.[1]

Euskalakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio honetako "Euskalakari" kontzeptuak arrakasta nabaria izan zuen. Horrela esaten zaio euskara maite duenari, ikasten eta erabiltzen duenari.

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gose taldeak egin zuen Pausoz pauso euskalakari abestia.[2]

Mingain zorroztuak ginen
zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
enpresari eta sindikatu ginen
lesbiana, hetero, gay ginen
gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
Euskalakari izango gara!

Pausoz pauso, gelditu barik
pausoz pauso, maitatu, ari...
pausoz pauso, euskalakari! (errepika)

Eserita zer itxoiten zenuen?
beldurtuta, nekatuta ote zinen
trena pasa da ta zu begira hemen
ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!

Pausoz pauso, gelditu barik...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. auzoberri. (2011-01-20). KORRIKA 17 "Euskalakari" -Gose-. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]