Aitzol Astigarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzol Astigarraga

Bizitza
JaiotzaMutriku1976ko ekainaren 5a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaElena Lazkano Ortega
Basilio Sierra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: aitzol-astigarraga-pagoaga

Aitzol Astigarraga Pagoaga (Mutriku, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 5a) euskal informatikaria da, robotika-ikertzailea eta GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria da 2020tik.[1][2]

Bigarren Hezkuntzan irakaslea ere izan da. Bertsolaritzan, epaile dabil 2003tik aurrera bat-batekoetan eta 2002tik aurrera Okelar bertsopaper lehiaketan. Gai-jartzaile ere aritzen da herriko bertso-saioetan. Mutrikuko bertso-eskolako kidea da.[3]

Robotikako ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan eta 2017an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robot bertsolarien gaiaren inguruan. Basilio Sierra eta Elena Lazkano ikertzaileek koordinatzen Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) taldean egin zuen ikerketa hori, egonaldi batzuk Lovainako KUL unibertsitatean eginda. Taldeak robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du.[4][5][6]

Robot bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera antolatu zuen Iñaki Alegria irakasleak Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatuz (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA taldea).[7][8][9][8]

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen RSAIT taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2012an bertso-saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[10]

6 arlo landu zituzten: robotika, bertsolaritza, semantika, ikasketa automatikoa, poesia-sorkuntza automatikoa eta konputagailu burmuin-interfazeak.

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen, Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[11]

Aitzol Astigarragarekin batera Iñaki Alegria, Bertol Arrieta, Manex Agirrezabal, Elena Lazkano eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[12] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[7] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[13] 2014an beste bertso-saio bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean Ibaetako campusean.[14]

Kultura-kudeatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015 eta 2016an urteetan Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren barruan zuzendari izan zen HIRIKIA izeneko “kultur kaian”, UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultatearekin batera antolatuta eta beste eragile eta enpresa askoren arteko lankidetzari esker hainbat proiektu burutu zituzten.[15][16][17][18][19]



Bestalde, Euskal Wikipediako hainbat proiektutan ere parte hartu izan du sustapenean eta kudeaketan (Wiki Loves Monuments 2018-2019, Literatura Unibertsala - idazlezainak, Wikidata, Luberripedia, Uliako mintegiak wiki-liburua...).[20]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Robot mugikorrak' liburuaren azala (UEU, 2011)[21]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez eta sailburua da 2019tik, Igor Leturia eta eta Alain Urizarrekin batera.[22]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako liburu hauek argitaratu ditu UEUrekin robotika eta informatikari buruz:

Ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastaro eman ditu informatikaz, robotikaz eta Wikidatari buruz:[25]

  • 2019: Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk).
  • 2018: Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian. [26]
  • 2017: Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia[18]
  • 2013: Nabigatu Lego NXT robotekin: abante! Elena Lazkano eta Ekaitz Jauregirekin[27]
  • 2012: Murgildu robotikan LEGO NXTrekin. Elena Lazkanorekin
  • 2010: Testu analisirako PERL erremintak. Koldo Gojenola eta Kepa Sarasolarekin
  • 2007: Hizkuntza lanabesak amaraunean.

GOI ikastegiko zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GOI ikastegiko irekiera-ekitaldia (2021).[28]

GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria da 2020tik.[29]

GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin. Euskaraz eta online eskaintzen du irakaskuntzako masterra 2020/21 ikasturtetik. Masterraren helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea da. Egoitza Eibarren du masterrak, Markeskua jauregian.[1][30]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Aitzol Astigarraga: “Irakaskuntza Masterra euskaraz eta online egiteko aukera dago UEUn”» etakitto.eus 2020-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. «Aitzol Astigarraga: “Buru-belarri gabiltza Euskarazko Online Unibertsitatea sortzen"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aitzol Astigarraga Pagoaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. Lazkano, Elena. «Publications» ieeexplore.ieee.org (IEEE Explore) (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  5. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Lazkano Ortega, Elena; Sierra Araujo, Basilio. (2005). «Marisorgin robota» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (208): 28–30. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  6. (Gaztelaniaz) Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK // BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK.. .
  7. a b Agirrezabal Zabaleta, Manex. (2011-11-15). Bertsotarako arbel digitala. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  8. a b Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. Arrieta, Bertol; Agirrezabal, Manex. (2012). Robot bertsolaria. irrika.net - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  10. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  11. «Tesi-oldea ‘uzta-hilean’ // 10 tesis 10, en julio» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  12. Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  13. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  14. Donostiako Informatika Fakultatea. (2013-05-23). «Robot bertsolariak?» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  15. Arbelaitz Gallego, Olatz. (2017). «Informatikatik ekarpena kulturara (DSS2016-Hirikia)» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  16. «Informatikatik ekarpena kulturara (Gaur8, 2017-02-25)» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  17. Astigarraga Pagoaga, Aitzol. (2017). Bertsobot: gizaki-robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak. Inguma-UEU (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  18. a b Aitzol Astigarraga: “Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka. Orain erronka hori gizarteratu eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea da” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  19. Aldalur, Malen. (2016-10-21). «Esku askok idatzitako liburua» Irutxuloko Hitza: 6-7..
  20. Aitzol Astigarraga – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  21. a b Astigarraga Pagoaga, Aitzol eta Lazkano Ortega, Elena. Robot mugikorrak. Oinarriak Udako Euskal Unibertsitatea. 2011. ISBN 978-84-8438-3377-2.
  22. Udako Euskal Unibertsitatea. (2023). «Sailburuak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  23. Garcia, Adrian. «Robotikari buruz euskarazko lehen liburua argitaratu du UEUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  24. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Gojenola Galletebeitia, Koldo; Sarasola Gabiola, Kepa; Soroa Etxabe, Aitor. (2009). TAPE Testu-analisirako PERL erremintak. UEU arg ISBN 978-84-8438-233-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  25. «Ikastaroak - Aitzol Astigarraga Pagoaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  26. Aitzol Astigarraga Pagoaga: “Robotika nabigazioaren ikuspuntutik lantzea izan da aurtengo gure helburua” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  27. Nabigatu LEGO NXT robotekin: abante! – Robot-mugikorrak. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  28. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1307222023286992899/photo/3» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  29. «Aitzol Astigarraga: “Buru-belarri gabiltza Euskarazko Online Unibertsitatea sortzen"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  30. «Ikasgela birtuala: Ikastaro guztiak» ikasgela-birtuala.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]