María Gainza
María Gainza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Gainza |
Jaiotza | Buenos Aires, 1975eko abenduaren 25a (48 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, arte-kritikaria, eleberrigilea, poeta eta ipuingilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
María Gainza (Buenos Aires, Argentina, 1975eko abenduaren 25a) Argentinako idazlea eta arte-kritikaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Gainza 1975eko abenduaren 25ean jaio zen Argentinako Buenos Aires hirian, «familia tradizional eta aristokratiko» batean, Máximo Gainza Castro, La Prensa egunkariaren jabe izan zen zuzendariaren alaba.[2].Gainzak Northlands ikastetxean ikasi zuen, Olivosen, eta gero Letren karrera jarraitu nahi izan zuen, baina, amak aholkatu gabe, Artearen Historia ikasi zuen, baina ez zuen inoiz karrera amaitu.[2]Gainera, dantzari ere izan nahi zuen:[2]
Dantzaria ere izan nahi nuen, izan ere, dantza garaikideko San Martin Antzokirako azterketa egin nuen. Amak esaten zidan: "Baina zu asko aldatzen zara", nik esaten nion: "Niretzat dena da gauza bera ama", iruditzen baitzait zerikusi pixka bat duela adierazpen artistikoak alderatzeko daukadan begirada honekin.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainza 2003an hasi zen egunkarietarako eta kultura-gehigarrietarako arteari buruzko artikuluak argitaratzen: The New York Times-eko Buenos Airesko korrespontsalian lan egin zuen, ArtNewsen korrespontsala izan zen, hamar urtez baino gehiagoz aritu zen elkarlanean Artforum aldizkarian eta Página/12 egunkariko Radar gehigarrian.[2][1] Gainera, artistentzako ikastaroak eman ditu Di Tella Unibertsitateko Arte Ikerketen Zentroan eta arteari buruzko kritika-lantegietan, eta Adriana Hidalgo argitaletxearen «Los Sentidos» Argentinako arteari buruzko bildumaren editore ere izan da.[1] 2017an Konex Saria lortu zuen Arte Bisualen kategorian.[1][3]
El nervio óptico, bere lehen eleberria, 2014. urtean argitaratua, hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen.[4] Bigarren eleberriagatik, La luz negra, 2018an argitaratua, 2019an Sor Juana Inés de la Cruz saria jaso zuen.[5] 2021ean argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, Un imperio por otro.[6][7]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainza alarguna da: bere senarra, «Javi», 2015. urtean hil zen.[2] Gaur egun, Buenos Airesen bizi da, alabarekin.'[8][2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014: El nervio óptico
- 2018: La luz negra
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021: Un imperio por otro
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Textos elegidos 2003-2010
- 2020: Una vida crítica
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017: Konex Saria Ikusizko Arteen kategorian[1]
- 2019: Sor Juana Inés de la Cruz saria, La Luz negra lanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e María Gainza en la Fundación Konex; acceso 31.10.2019
- ↑ a b c d e f «María Gainza: “Siempre sentí que quería calle; si no, no hubiera podido escribir”», entrevista de Hinde Pomeraniec para Infobae, 27.12.2018; acceso 31.10.2019
- ↑ María Gainza en el Centro de Investigaciones Artísticas; acceso 31.10.2019
- ↑ Eterna Cadencia. (24 de diciembre de 2018). María Gainza. Argentina.
- ↑ Carmen Morán Breña. «María Gainza logra el Sor Juana con una trama casi detectivesca sobre el mundo del arte», El País, 29.10.2019; acceso 31.10.2019
- ↑ «María Gainza: "Uso elementos de mi vida pero los distorsiono hasta que dejo de reconocerlos"» www.telam.com.ar.
- ↑ de 2021, PorMercedes Ezquiaga23 de Mayo. «María Gainza: “Es mejor que un texto tenga errores, pero que esté vivo”» infobae.
- ↑ Daniel Gigena. «María Gainza: "Las ventajas de mi clase no me hicieron escritora; fue el agobio que sentía en un círculo al que nunca pertenecí"», La Nación, 12.1.2019; acceso 31.10.2019