Marc Newson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marc Newson

Bizitza
JaiotzaSydney1963ko urriaren 20a (60 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaBibury Court (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Stockdale (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSydney College of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, bitxi diseinatzailea, eskultorea, artista, creative director (en) Itzuli eta industrial designer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Qantas
Nike
Ideal Standard International (en) Itzuli
Jaeger-LeCoultre (en) Itzuli
Alessi (en) Itzuli
Caroma (en) Itzuli
Ikepod (en) Itzuli
Knoll (en) Itzuli
Smeg (en) Itzuli
Apple Inc.
LVMH
Swarovski Optik (en) Itzuli
Jasotako sariak

Marc Andrew Newson diseinatzaile industriala da (Sydney, Australia, 1963ko urriaren 20a). Newson-ek mundu osoko bezeroentzako lan egiten du diseinuaren eremu ezberdinetan, hala nola, aeronautikan, produktu-diseinuan, altzari-diseinuan, bitxigintzan edo arropa-diseinuan.[1]

Bere estiloan ertz zorrotzak ekiditeko joera du. Hau lortzeko, marra leun eta geometrikoak, indarra eta gardentasuna erabiltzen ditu. Horretaz gain, diseinatzaile australiarrarentzat diseinua ariketa esperimentala da, bai produktuen itxuran eta baita teknologia aurreratuetan ere. Ariketa hau materialen, prozesuen eta trebetasunen hurbileko azterketarekin konbinatzen ditu.[2] Marc Newson, bere belaunaldiko diseinatzailerik eraginkorrena bezala deskribatua izan da behin baino gehiagotan. Izan ere, bere produktuen salmenta-zenbakiek hori egiaztatzen dute.

Diseinatzaile-jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lockheed Lounge aulkia

Newson Sydney College of the Arts ikastetxean graduatu zen 1984an, bitxigintza eta eskultura ikasita.[3] Bertan, altzari-diseinuarekin esperimentatzen hasi zen. Graduatu ondoren, sari bat jaso zuen. Australiako Eskulangintza Kontseiluak beka bat eman zion, bere lehenengo erakusketa egiteko aukera eman ziona. Lehenengo erakusketa horretan, bere Lockheed Lounge aulkia aurkeztu zuen, hogei urte pasa ondoren, enkante batean hiru salmenta errekor jarraian ezarri dituena.

Newson-ek 1988an Embryo Chair aulkia diseinatu zuen, eta horri buruz hurrengoa esan zuen diseinatzaileak berak: “estilo bereiztua lortzera heltzen naizen lehenengo lana da hau”.[4]

Hurrengo urtean, Newson Tokio-ra mugitu zen. Bertan, bizi eta lan egin zuen, 1991ean Paris-era mugitu zenera arte. Paris-en, bere estudio propioa instalatu zuen.

Honen ostean, 1994an, Ikepod erloju-konpainia sortu zuen, bere lagun Oliver Ike suitzarrarekin. 2012an, Newson-ek Oliver-en esku utzi zuen Ikepod enpresa. Gaur egun, bietako inork ez du bertan lanik egiten, Ikepod konpainiak aurrera jarraitu arren.[5]

Ondoren, 1997an, diseinatzaile australiarra Londres-era mugitu zen bizitzera. Bertan, berak eta bere negozio-kide Benjamin de Haan-ek, Marc Newson Ltd. marka sortu zuten, modu honetan australiarrarentzako marka propioa lortuz.[6]

2005ean, Time aldizkariak diseinatzaile australiarra aukeratu zuen urteko 100 gizonezko eraginkor gisa. Urte batzuk geroago, 2012an, Newson Britainiar Inperioaren Ordenako Komandante izendatu zuten bere diseinu-zerbitzuengatik.

Gaur egun, Newson Sydney College of the Arts ikastetxean diseinu-irakaslea da, non Eskultura eta Bitxiak ikasgaiak ikasi zituen. Honetaz aparte, 2014ean, Jonathan Ive-rekin batera Apple Inc. konpainiara sartu zen, zenbait produkturen diseinuan lan egiteko.[7]

Bere lanak mundu osoko museo desberdinetan daude ikusgai: New York-eko MoMA famatuan, London’s Design Museum-ean, V&A-n, Centre Georges Pompidou-n eta Vitra Design Museum-ean adibidez. Bere lanak punturik gorenean daude salmenta eta subastetan. Honen adibide argia da, 2015ean hiru milioiren truke saldu zen Lockheed Lounge eserlekuetako bat. Modu honetan, bizirik dagoen diseinatzaile batek saldutako objekturik garestiena izatera ailegatuz.

Newson komunikabideetan interes handia sortu duen pertsonaia izan da. Horrez gain, liburu eta film dokumental sorta baten protagonista izan da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc Newson-en gurasoak, Paul Newson eta Carol dira. Azken honek 19 urte zituela eduki zuen Marc, eta haurdunaldian zehar ezkondu zen bere senarra izango zen Paul-ekin. Marc jaio eta berehala, Paul-ek familia utzi zuen, eta honengatik bere amaren aitonen etxean hezi zen. Andrew Rolfe aitona eta bere osaba erreferentziatzat hartu zituen.[8]

Newson-ek bere gazterian zehar hainbat bidaia egin zituen Europa eta Asia-tik, eta eskultura eta bitxigintza ikasketak Sidney College of Arts ikastetxean burutu zituen. Bertan, diseinatzaileak bere pasioa aurkitu zuen diseinu industrialean.

2008an, Newson Charlotte Stockdale diseinatzailearekin ezkondu zen, eta gaur egun bi seme-alaba dituzte.

Diseinatzailea Tokio-n, Paris-en eta Londres-en bizi izan da. non gaur egun azkeneko honetan bizi den. Newson, Apple Inc. konpainiaren zenbait produkturen diseinuan dihardu lanean, Jonathan Ive diseinatzaile ingelesarekin batera.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Marc Newson-ek arlo ezberdinetan egin dituen lanak:

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MN bizikletak Biomega konpainiarentzako (1999).
  • Lance Armstrong-en LiveStrong enpresarentzako Trek Art bizikleta (2009).
  • Ford 021C concept car-a Ford Motor Company markarentzako (1999).
  • Qantas-eko lehen mailako egongelak, Melbourne-n eta Sidney-n.
  • Qantas Skybed lehentasuna duten jendearentzako eserlekuak eta Airbus A380 turistentzako eserlekuak (2009 Australian International Design urteko sariaren irabazlea).
  • Sky Jet kabinaren (2007) eta EADS Astrium suziriaren diseinua, ilargira bisitariak emateko aurreikusia.
  • Lancha Riva Aquariva (2010ean iragarrita, 22 unitateko edizio mugatua).
  • Lehentasuna duen jendearentzako Suites Qantas A330-a (2013).
  • Turistentzako Qantas Premium eserlekuak.

Kontsumo-ondasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lockheed Lounge eserlekua (1986).
  • Chop Top mahaia.
  • Smeg konpainiarentzako sorta berria (osagarriak, 2009-2010).
  • Cappellini enpresarentzako altzariak.
  • Ikepod erlojuak.
  • Ideal Standard konpainiarentzako osagarrien kolekzioa eta konketa (2003).
  • The Zvezdochka zapatila Nike markarentzako (2004).
  • Dom Perignon enpresarentzako aurkezpen-multzoa (2006) eta Black Box-a (2010).
  • Dish Doctor-a Magis konpainiarentzako (1997).
  • Samsonite enpresarentzako The Scope motxilak.
  • Jaeger-LeCoultre markarentzako Atmos 561 eta 566 erlojuak.
  • Cookware-a Tefal konpainiarentzako.
  • Alessi enpresarentzako hainbat osagarri.
  • Iittala konpainiarentzako kristalen diseinuak.
  • Arropa-diseinua G-Star Raw markarentzako.
  • Konpainia independenteentzako erlojuak.
  • Kelvin 40 hegazkinaren kontzeptua (proiektu pertsonala).
  • Pentax K-01 kamera, ispilurik ez duena (2012).
  • Ospakizun itxurako motxila Louis Vuitton markarentzako (2014).
  • Apple Watch, Apple Watch Sport eta Apple Watch Edition erlojuak Apple Inc. konpainiarentzako (2015).
  • James Henessy-aren bidoiaren diseinua (2015).
  • Montblanc M boligrafoa (2015).

Jatetxeak eta ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Newson-ek, 1999an, New York-eko Canteen jatetxea diseinatu zuen. Ondoren, 2002an, The Lever House Restaurant & Bar jatetxea diseinatu zuen.[9]

2005ean, Madril-go Hotel Puerta América-ko harrera, bilera-gelak eta seigarren pisua diseinatu zituen. Hotel honetako pisu bakoitza mundu osoko arkitekto edo diseinatzaile onenek eginda dago, horien artean Marc Newson.[10]

2011ean, Sydney-ko urte bezperako erakusketan, Newson zuzendari artistiko onena aukeratu zuten.[11]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marc Newson. Design tra organicità e fantascienza, Cinzia Ferrarak idatzia, Milano, Lupetti, 2005. ISBN 88-8391-127-X.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marc Newson-en biografia eta sariak. (Ingelesez) http://marc-newson.com/marc-newson/ Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 4an.
  2. Marc Newson-en lanaren estiloa. (Ingelesez) http://www.gagosian.com/artists/marc-newson Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 6an.
  3. Marc Newson-en ikasketak. (Ingelesez) Morgan, Conway Lloyd (2003ko uztailaren 18a). Marc Newson. London: Thames & Hudson. 25–26 orrialdeak. ISBN 0789306476.
  4. Embryo Chair aulkia. (Ingelesez) Rawsthorn, Alice (2007ko ekainaren 14a). "Smooth Move". The New York Times Magazine. 50–57 orrialdeak.
  5. Luxury Insider aldizkariak Marc Newson-i egindako elkarrizketa. (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20160523183055/http://www.luxury-insider.com/features/2010/interview-marc-newson Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 4an.
  6. Marc Newson-en diseinatzaile jarduera. (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20160810224233/http://blog.usa.flos.com/marc-newson-from-jets-to-jackets-nothing-is-impossible-for-this-creative-genius/ Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 3ean.
  7. Apple eta Marc Newson. (Ingelesez) http://www.vanityfair.com/news/business/2014/09/marc-newson-apple-jony-ive Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 8an.
  8. LMarc Newson-en bizitza pertsonala. (Ingelesez) http://www.smh.com.au/news/horseracing/up-there-for-thinking/2006/02/02/1138836346794.html Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 6an.
  9. The Lever House Restaurant & Bar jatetxea. (Ingelesez) http://marc-newson.com/lever-house-restaurant/ Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 7an.
  10. Madrilgo Hotel Puerta América. (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20160821225852/http://www.mimoa.eu/projects/Spain/Madrid/6th%20Floor%20Puerta%20America%20Hotel/ Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 7an.
  11. Sydney-ko urte bezperako erakusketa. (Ingelesez) http://www.smh.com.au/nsw/british-firm-to-run-nye-fireworks-20110228-1bbsf.html Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 7an.