Marcel Queheille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcel Queheille
Bizitza
Jaiotza Zalgize-Doneztebe1930eko martxoaren 16a
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza Oloroe-Donamaria2021eko uztailaren 17a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 

Marcel Queheille (Zalgize-Doneztebe, 1930ko martxoaren 16a - Oloroe-Donamaria, 2021eko uztailaren 17a) zuberotar txirrindulari profesionala izan zen 1957etik 1963 arte. Bere emaitzarik onena 1959ko Frantziako Tourrean lortu zuen, noiz Baionan amaiera zuen etapa irabazi zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Deabru gorria" ezizenarekin zen ezagun tropelean, eta 1957 eta 1963 urteen artean izan zen profesional. Jacques Anquetil eta Raymond Poulidor txirrindulari historikoentzat lanean aritzea egokitu zitzaion, baina bere ibilbidean izan zuen loriarako aukerarik: 1959an Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen, Bordele eta Baiona artean jokatu zena. Bi marka ezarri zituen garaipen horrekin: Euskal Herrian bertan etapa bat irabaztea lortu zuen lehenbiziko euskal ziklista izan zen, eta, horrez gain, etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra da.[2]

Queheille Zalgizen jaio zen, 1930eko martxoaren 16an, eta jaioterrian bizi izan zen heriotzara arte. "Hemen sortua naiz, Zalgizen, eta hil nahi nindukezu Zalgizen", adierazi zion Euskaldunon Egunkaria-ri 2002an eman zion elkarrizketa batean. Tourreko etapaz gain, bertze garaipen handi bat du palmaresean: Dauphine Libere astebeteko itzuli ospetsuko etapa bat, 1959an irabazia, Tourrean besoak altxatu zituen urte berean.[2]

Profesionaletan egin zituen zazpi urteetan Frantziako lau Tourretan parte hartu zuen, eta Espainiako hiru Vueltatan. Txirrindulari txikia eta arina zen, eskalatzaile petoa. Tourreko sailkapen nagusian 21.a izan zuen posturik onena, eta Vueltan, berriz, 26.a (biak 1961ean).[2]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956
Cazès-Mondenard
Tarbes
1957
Felletin
Grand-Bourg
1958
Bessereix
Villefranche-en-Rouerge
1959
Guéret
1959ko Frantziako Tourra: 9. etapa
2. Tour de l'Auden
1961
Mende
1962
Saint-Jean

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963
Italiako Giroa - - - - - - -
Frantziako Tourra 30.a - 26.a 50.a 21.a - -
Espainiako Vuelta - - - - 26.a utzi utzi
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak Arc en ciel.svg - - - - - - -

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]