Mariano Luis Urkixo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bilbon jaiotako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Mariano Luis de Urkixo y Muga (Bilbo, 1768 - Paris[1], 1817) Espainiako Karlos IV.aren garaian, Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko izan zen.

Madril eta Salamancan Zuzenbidea ikasi zuen eta Ingalaterran bizi izan zen. Floridablanca eta Aranda kondeei esker hasi zen politika munduan. Voltaireren La muerte de César gaztelaniara itzuli zuen[2], Inkisizioak kondenatu zuen, eta kultura frantziarraren zalea izan zen.[3].

Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko bihurtu zenean, Inkisizioa borrokatu zuen. Napoleonek Aita Santuen Lurraldea inbaditu zuenean, Aita Santuari eskumen batzuk kendu zizkion, eta Espainiako apezpikuei eman. Horrek Urkijoren Zisma (1799) izenekoa sortu zuen[4] Hori zela eta, jansenista izatea leporatu zioten. Gainera, Godoyk eta Napoleonek haren aurka egin zuten, eta kargua utzi behar izan zuen. Nolanahi ere, bere agintaldian kulturarekin arduratu zen eta, adibidez, Alexander von Humboldten Amerikako bidaia bultzatu zuen.

Gero, Joseph Bonaparteren aldera lerratu zen, eta berriro Lehenengo Estatu-Idazkari izendatu zuten. Hori dela eta, Frantziara ihes egin behar zuen Jose I.a erregearekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrés Muriel, Historia de Carlos IV, 6. liburukia. Madril, 1894, 111-119. orr.
  2. Mariano Luis de Urkijo, La muerte de César. Tragedia francesa de Mr. Voltaire: traducida en verso castellano y acompañada de un discurso del traductor sobre el estado actual de nuestros teatros y necesidad de su reforma, Madril: Blas Román, 1791.
  3. M.V. López Cordón Cortezo, Un voltarien espagnol à la fin du XVIIIe siècle: Mariano Luis de Urquijo, Oxford, 1997, 1251-1261. orr.
  4. Carlos Martínez Shaw, (1996) El siglo de las luces. Las bases intelectuales del reformismo, Madril: Temas de Hoy, 69. orr.