Marie-Claire Alain
Marie-Claire Alain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie-Claire Geneviève Alain |
Jaiotza | Saint-Germain-en-Laye, 1926ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Le Pecq, 2013ko otsailaren 26a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Germain-en-Laye Old Communal Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Albert Alain |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Marcel Dupré |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | organista, organ teacher (en) , musikologoa, musika-irakaslea eta klabezin-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa |
Diskoetxea | Erato Records (en) |
Marie-Claire Alain (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1926ko abuztuaren 10a - Le Pecq, Frantzia, 2013ko otsailaren 26a) frantses organista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikari-familia batean jaio zen. Aita (Albert) eta anaia (Jehan) musikagileak zituen, eta sarritan jo izan zuen haien musika. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta, ikasten ari zela, hainbat sari bereganatu zituen, gerora izandako ibilbide bikaina iragartzen zutenak.
Gehienbat Bachen musikan trebatu bazen ere, ez zuen albo batera utzi organoari dagokion gainerako musika, ez barrokoa edo erromantikoa (besteak beste, César Francken interpretatzaile aparta zen), ezta XX. mendekoa ere.
Musika-interpretazioari dagokionez, adierazkortasun handiaz gainera, joaldien argitasuna eta organo-erregistroetan zuen trebetasuna nabaritu izan ziren emakume organista honengan. Musika-irakaskuntzan ere gailendu zen, gaitasun handia erakutsi baitzuen ikasleak, teknikan baino haratago, interpretatzen ari ziren autorearen eta obraren munduan murgilarazteko.
Honoris causa doktorea izan zen Colorado eta Texasko unibertsitateetan, eta hainbat musika-lan ere eskaini zioten, Charles Chayneren "Organo Kontzertua", esate baterako. Musika-grabazioak ere ugari egin zituen; besteak beste, Bachen eta bere anaia Jehanen organorako lan guztiak grabatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie-Claire Alain |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.