Marilyn Horne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marilyn Horne
Marilyn Horne and Henry Lewis.jpg
Bizitza
Jaiotza Bradford (Pennsylvania)1934ko urtarrilaren  16a (85 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC Thornton School of Music Itzuli
Music Academy of the West Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Megan Marie Hart Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta opera abeslaria
Enplegatzailea(k) Oberlin College Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa opera
Ahots mota mezzosopranoa
sopranoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0395047
www.marilynhornefdn.org

Marilyn Horne (Bradford, Penssylvania, 1934) estatubatuar mezzosopranoa da. New York, Los Angeles eta Milanen egin zituen musika-ikasketak. 1956an egin zuen debuta, Dallasen, Verdiren Il Trovadore operan, Azuzenaren papera jokatuz. Verdiren mezzorako opera guztiak kantatu ditu, eta arrakasta handia izan du, bai Il Trovadoren bai Aidan (Amnerisen paperean), baina arrakastarik handiena Bizeten Carmen pertsonaiarekin lortu izan du. Munduko antzoki ospetsuenetan kantatu du: Milango Scalan, New Yorkeko Metropolitanen, Londresko Covent Gardenen, Vienan eta Salzburgon. Horneren ahotsaren ezaugarririk garrantzitsuena malgutasuna da, eta oso errepertorio zabala kantatzeko aukera eman dio horrek. Dena dela, batez ere Rossiniren operak interpretatu izan ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]