Saratov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saratov
Errusiako udalerria
Московская улица в Саратове.jpg
Saratov bandera

Saratov armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Saratov oblasta
Barrutia Volgakoa
Geografia
Koordenatuak 51° 32′ 00″ N, 46° 00′ 00″ E / 51.533333333333°N,46°E / 51.533333333333; 46Koordenatuak: 51° 32′ 00″ N, 46° 00′ 00″ E / 51.533333333333°N,46°E / 51.533333333333; 46
Saratov hemen kokatua: Errusia
Saratov
Saratov
Demografia
Biztanleria 837.900 biztanle
Eremua 393 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 8452
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
Webgune ofiziala


Saratov[1] (errusieraz: Саратов) Errusiako hiria da, erresumaren hego-mendebaldean dagoen Saratov oblastaren hiriburua. Volga ibaiaren ertzeko portu garrantzitsua da. 2010ean 837.900 biztanle zituen[2].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira 1697. urteko Hirutasunaren katedral barroko-errusiarra, Katalina II.aren garaiko apaizgaitegia, 1815. urtean eraikitzen hasi ziren Alexandro Nevski katedrala, Radischev jauregia, eta arkeologia museoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua da. Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, ontziolak, nekazaritzarako makineria, beiragintza, motorrak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, petrolio findegiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Hiritik hurbil gas hobi garrantzitsuak dira, eta 800 km luze den gas-hoditeriari esker, Moskuraino iristen da. Unibertsitatea dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Saratov)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.1 8.4 17.7 31.1 34.0 39.5 40.8 40.9 37.9 25.5 16.1 11.7 40.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.5 -4.4 1.5 13.7 21.7 26.4 28.4 26.9 20.2 11.5 1.9 -3.3 11.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.5 -7.9 -2.3 8.3 15.8 20.5 22.7 20.9 14.5 7.2 -0.8 -6.1 7.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -37.3 -34.8 -26.8 -17.8 -3.8 2.2 6.4 4.3 -2.9 -12.6 -23.8 -33.4 -37.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -10.3 -10.8 -5.4 4.0 10.7 15.5 17.7 15.9 10.1 3.9 -3.0 -8.7 3.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39 32 30 29 39 46 48 33 47 35 43 39 460
Euri egunak (≥ 1 mm) 6 5 7 12 14 15 14 12 13 14 12 8 132
Elur egunak (≥ 1 mm) 23 20 14 3 1 0 0 0 0 3 14 22 100
Eguzki orduak 55.8 81.2 139.5 219.0 279.0 309.0 319.3 272.8 153.0 114.7 60.0 49.6 2052.9
Hezetasuna (%) 84 81 78 64 55 59 59 59 64 74 84 84 70
Iturria: [3]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saratov ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saratov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]