Mark Tobey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mark Tobey
Mark Tobey (1964) by Erling Mandelmann.jpg
Bizitza
Jaiotza Centerville (Wisconsin)1890eko abenduaren  11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Basilea1976ko apirilaren  24a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa School of the Art Institute of Chicago Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Clifford Wright Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimendua abstract expressionisma Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Bahá'í fedea

Mark Tobey (Centerville, Wisconsin, Ameriketako Estatu Batuak, 1890eko abenduaren 11 - Basilea, Suitza, 1976ko apirilaren 24a) margolaria izan zen. Chicagoko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura- eta diseinu-ikasketak. 1911. urtean New Yorka abiatu zen, eta han izan zen 1925. urte arte. Handik aurrera Parisen, Ekialde Urrunean eta Mexikon eman zituen denboraldiak, eta 1931-1938 urteetan irakasle izan zen Londresen. Teng-Kwei txinatar pintorearen eskutik Ekialdeko artea ezagutu zuen, eta Japonian eta Txinan izan zen irakasle gero. Aldi berean, filosofian murgildu zen. Ekialdeko irakaspen guztiok eragin handia izan zuten haren koadroetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]