Edukira joan

Marko Emilio Lepido (kontsula K.a. 187an)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko Emilio Lepidoren estatua Italiako Reggio Emilia hirian.

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Emilio Lepido (latinez Marcus Aemilius Lepidus), K.a. II. mendeko erromatar politikari bat izan zen. Regium Lepidi (Reggio Emilia) hiriak, bere izena hartu zuen.

Aktibitate politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 200ean, Bigarren Mazedoniar Gerraren aurrtik Filipo V.a Mazedoniakoari ultimatuma jaurti zion kontsul ordezkaritzaren zati izan zen. K.a. 191n, Siziliako gobernari izan zen, pretore bezala. K.a. 187an erromatar kontsul aukeratua izan zen. Bere kide zen Gaio Flaminiorekin batera, Etruria eta Galia Zisalpina mehatxatzen ari ziren liguriarren aurkako garaipena lortu zuen. Zentsorea izan zen K.a. 187tik K.a. 153 arte, Pontifex Maximus K.a. 180tik K.a. 152 arte, eta, K.a. 179an, Princeps senatus izendatua izan zen. K.a. 175ean bigarren aldiz aukeratu zuten kontsul bezala

Aktibitatea zentsore bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 187tik K.a. 185 arte, Via Emilia izeneko bidea eraiki zuen Placentia (Piacenza eta Ariminium (Rimini) artean, bide honetan zehar, Parma eta Modena koloniak sortu zirelarik. Lehen erromatar antzokia eraiki zuen, Marteren Zelaian, eta, bere kide Marko Fulvio Nobiliorrekin, Erromatar foroan Emilia Basilika eraiki zuen. Erromako hirugarren akueduktuaren lanak ere hasi zituen, amaitzerik izan ez zituenak Marko Lizinio Krasoren oposizioagatik, honek ez baitzion bere jabegoak zeharkatzen utzi.


Aurrekoa
Gaio Livio Salinator eta Marko Valerio Mesala
Erromatar kontsula Gaio Flaminiorekin
K.a. 187
Ondorengoa
Espurio Postumio Albino eta Kinto Martzio Filipo


Aurrekoa
Gneo Kornelio Eszipion Hispalo eta Kinto Petilio eta Gaio Valerio Laevino kontsul suffectus bezal
Erromatar kontsula Publio Muzio Eszevolarekin
K.a. 175
Ondorengoa
Espurio Postumio Albino Paululo eta Kinto Muzio Eszevola
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Emilio Lepido (kontsula K.a. 187an) Aldatu lotura Wikidatan