Marlyn Wescoff Meltzer
| Marlyn Wescoff Meltzer | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marlyn Wescoff |
| Jaiotza | Filadelfia, 1922ko martxoaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Yardley, 2008ko abenduaren 7a (86 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Temple Unibertsitea 1942) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria, ingeniaria, informatikaria eta programatzailea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Marlyn Wescoff Meltzer (Filadelfia, AEB, 1922 - Yardley, 2008ko abenduaren 4a) ENIAC six izeneko sei emakume programatzaileen taldean parte hartu zuen. Talde honek ENIAC (Electronic Numerical Integrator And Computer) izeneko erabilera zabaleko lehen konputagailu digitalaren jatorrizko programazioa egin zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marlyn Filadelfian jaio zen, eta Templeko Unibertsitatean graduatu zen 1942an. Geroago, urte horretan bertan, Pennsylvaniako Unibertsitateko Moore ingeniaritza elektrikoko eskolak kontratatu zuen kalkulu meteorologikoak egiteko, batez ere batuketa-makinekin jarduten bazekielako. 1943an, balistikako ibilbideak kalkulatzeko kontratatu zuten, oraindik mahaigaineko eskuzko kalkulagailu mekanikoak erabiliz egiten zirenak.[2] 1945ean aukeratu zuten ENIAC taldeko lehen programatzaileetako bat izateko. Beste bost kideak Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Jean Jennings Bartik, Betty Snyder Holberton, Frances Bilas Spence eta Ruth Lichterman Teitelbaum izan ziren.[3]
ENIAC
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marlyn eta bere kideak historiatik ia desagertu egin ziren hasiera batean; izan ere, ENIACeko Emakume (Woman of the ENIAC) bezala aipatu ziren arren, garai hartan emakumeek ez zuten aintzatespen handirik konputazio-lanari buruz, eta makina eraiki zuten gizon ingeniariak, berriz, ospetsu bihurtu ziren, ENIAC makina oso garrantzitsua bihurtu baitzen garai hartan. 1947an uko egin zion taldeko kide izateari ezkontzeko, ENIAC Marylandeko Aberdeen Proving Grounden sartu aurretik.[2]
Boluntariotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ENIAC-eko lana utzi ondoren, Marlyn boluntario gisa aritu zen Shir Ami liburutegian eta igandeko eskolako ipuin-orduan. Era berean, Greenwood Houseko (New Jersey) Meals on Wheels-en programan parte hartu zuen hamar urtez. Programa horrek janaria etxez etxe eskaintzen zien beren janaria erosi edo prestatu ezin zutenei. Trenton/Lawrencevilleko diruzaina izan zen Hadassah sailean eta Women for Greenwood House-ko kide aktiboa.[1]
Bere azken lau urteetan, kimioterapiako 500 txano baino gehiago landu zituen Susan B. Komen For the Cure, Philadelphiako irabazi asmorik gabeko erakunde batentzat.[4]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marlyn 2008ko abenduaren 7an hil zen Yardleyn, Bucks konderrian, Pensilvanian, Estatu Batuetan.[4]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izena, jatorrizko beste programatzaileenarekin batera, Women in Technology International Hall of Fame-n sartu zen 1997an, ENIACen programazioan egindako lanagatik.[5]
Sari hori 1996an sortu zuen Women in Technology Internationalek (WITI), gure gizartea hobetzen eta garatzen duten komunitate zientifiko eta teknologikoetan emakumeek egiten dituzten ekarpen nabarmenak aitortu, ohoratu eta sustatzeko.[5]
ENIACen eta Pennsylvaniako Unibertsitatean egindako lana 2010eko Top Secret Rosies: The Female 'Computers' of WWII dokumentalean aitortu zen.[6]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Memorials - ENIAC Programmers Project», web.archive.org, 2018ko apirilaren 1a (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).
- 1 2 «Marlyn Meltzer», ETHW, 2016ko otsailaren 4a (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).
- ↑ Goldstine, H. H.; Goldstine, Adele (1946), «The electronic numerical integrator and computer (ENIAC)», Mathematics of Computation (Ingelesez), 2 (15): 97–110, doi:10.1090/S0025-5718-1946-0018977-0, ISSN 0025-5718 (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).
- 1 2 «Marlyn Wescoff Meltzer (1922-2008) - Find a Grave...», www.findagrave.com (Ingelesez) (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).
- 1 2 «WITI - ENIAC Programmers», witi.com (Ingelesez) (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).
- ↑ Ilecara (2016ko apirilaren 14a), «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglo XX - Marlyn Wescoff Meltzer», MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (kontsulta data: 2024ko urtarrilaren 12a).