Marta Bach Pascual
Marta Bach Pascual | |
---|---|
![]() (2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mataró, 1993ko otsailaren 17a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 176 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Marta Bach Pascual (Mataró, Bartzelona, Katalunia, 1993ko otsailaren 17a) waterpolo jokalari katalandarra da. Emakumeen Ohorezko Mailako CN Matarón eta Espainiako selekzioarekin jokatzen du.
2012ko Londresko eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan txapeldunorde olinpiko izandako Espainiako selekzioko parte izan zen. 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, eta 5. sailkatu zen Espainiako taldea.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20 urtez azpiko taldearekin, munduko txapeldun izan zen 2011ko Juniorren Munduko Txapelketan. 2011ko Shanghaiko Munduko Kopan ere, parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin 11. sailkatuz.
2012an, Triesteko Olinpiadaurreko Txapelketako txapeldun izan zen, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan[1][2][3][4].
2013an, munduko txapeldun izan zen Bartzelonan jokatutako txapelketan. 2014an, Europako Waterpolo txapelketa jokatu zuen Budapesten, berriro, urrezko domina lortuz.
2016an, Espainiako Erreginaren Kopako txapeldun izan zen Centre Natació Mataró taldearekin, Club Natació Sabadell ahalguztiduna mendean hartuta finalean. Astebete geroago, LEN Trofeoko txapeldun izan zen, finalean Greziako Vouliagmeni menderatu ostean.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[5][6].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako selekzio juniorrekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[7] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[8]. |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2017 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2019 | Guangzhou![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Europako txapelketa | |||
2014 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2018 | Barcelona![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2020 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Kopa | |||
2014 | Khanty-Mansisk![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Junior Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Volos ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Europako Junior Txapelketa | |||
2011 | Trieste ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Sariak, aintzatespenak eta bereizketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Brontzezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2013)
- Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2014)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ RFEN: Especial Juegos Olímpicos 2012. Marta Bach Pascual.[Betiko hautsitako esteka] Consultado el 10 de agosto de 2012.
- ↑ Diario El Mundo: Querer (oro) es poder. Publicado el 9 de agosto de 2012
- ↑ Diario El País: Una plata que sabe a oro. Publicado el 9 de agosto de 2012
- ↑ Marta Bach. Ficha de London2012. Consultado el 10 de agosto de 2012
- ↑ «Marta Bach» olympedia.org 2022-01-24an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Marta Bach» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from urtarrila 2023
- 1993ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako kirolariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Matarótarrak
- Espainiako waterpolo jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak waterpoloan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak