Marta Ortega Gallego
Marta Ortega Gallego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1997ko otsailaren 14a (27 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | padel player (en) ![]() |
![]() ![]() |
Marta Ortega Gallego, ezagunagoa da Martita Ortega izenez (Madril, 1997ko otsailaren 14a), madrildar padel jokalari profesionala da.
Bere lorpenik handiena 2019an World Padel Tourreko (WPT) rankingean munduko 1. postua izan da, postu hori lortu duen jokalari gazteena izanik 22 urte besterik ez zituela. Gainera, 2019ko jokalari onena izendatu zuten Padel Awards sarietan. Urte batean irabazitako tituluen maximoa ere lortu zuen, 7 titulu (5 Open eta 2 Master). Titulu horietan 3 aldiz izendatu zuten finaleko MVP jokalari[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Padeletik harago, 2021ean medikuntza karreran graduatu zen. Hori dela eta, World Padel Tourreko doktorea da.[1]
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
World Padel Tourrean profesionala izan aurretik Ariana Sánchezekin batera jokatzen zuen amateur mailako txapelketetan.
World Padel Tourrean Lucía Sainzekin batera hasi zen jokatzen lehenengo, eta baita txapelketaren batean Carolina Navarrorekin ere.
2016an, Alba Galán bere bikote berria izan zen, urte bereko udan Ariana Sánchezekin berriro jokatzen hasi zen arte.[2]
2017an lortu zituzten lehen emaitza handiak elkarrekin, 2017ko Kantabriako Irekia irabazi zuten. Denboraldiko lehen torneoa izan zen, finalean Elisabeth Amatriain eta Patricia Llaguno 6-4 eta 7-6 mendean hartuta finalean.
Denboraldian zehar zirkuituko bikote gogorrenetarikoa izan ziren, baina ez zuten final batera pasatzerik lortu Master Finalera arte, non Mapi Sánchez Alayeto eta Majo Sánchez Alayetoren aurka galdu zuten 7-5 eta 7-5.[3]
2018an bikote gisa jarraitu zuten, eta finalerdietan ohikoak izan ziren denboraldian zehar; zazpi finalerditan galdu zuten denboraldian zehar. Valentziako Masterrean eta Granada Irekian finalera iritsi ziren, bi finalak irabazita.
Denboraldi amaieran banandu egin ziren bikote gisa, eta 2019rako Marta Marrero izan zen bere kirol kide berria.[4]
2019ko denboraldian, Marta Marrerorekin batera lehiatu zen, eta World Padel Tourreko zazpi txapelketa irabazi zituen. Denboraldiko lehen postua lortu zuen, eta, gainera, historiako lehen gazteena izan zen.[5]
Denboraldia amaitzean iragarri zuten banandu egingo zirela, eta 2020an Bea González izan zen haren hurrengo bikotekidea.[6]
2021ean Marta Marrerorekin batera lehiatzen hasi zen, baina denboraldiaren erdialdera, Bea Gonzalezekin elkartu zen berriro, eta World Padel Tour 2023ko sailkapenean hirugarren postua lortu zuen. Gero, Marta Ortegak bikotea aldatu zuen 2023 urterako, eta Sofia Araujo portugaldarra izan zen bere pistako bikote berria.[7] Bi hilabete eskas iraun zuten biek batera, Martitak (Marta Ortega) Gemma Triayren deia jaso baitzuen, Alejandra Salazarren lesioaren ostean, behin-behineko lankide bila zebilena. Azkenean, eta Salazar itzuli arren, elkarrekin jarraitzea eta 2023ko denboraldia amaitzea erabaki zuten.
Hala ere, 2024ko denboraldiko lehen txapelketan lehiatu baino apur bat lehenago iragarri zuten elkarrekin egingo zuten azkena izango zela, bide profesionalak banatzen zituztelako denboraldi-aurrean pistan sentsazio onik aurkitzen ez zutelako. Horrela, Martitak Veronica Virseda aukeratu zuen 2024rako lankide berri.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
World Padel Tourra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- World Padel Tour 2017
- Santanderreko Irekia, Ariana Sánchezekin batera.
- World Padel Tour 2019
- Marbellako masterra, Marta Marrerorekin batera.
- Logroñoko Irekia, Marta Marrerorekin batera.
- Vigoko Irekia, Marta Marrerorekin batera.
- Suediako Irekia, Marta Marrerorekin batera.
- Valentziako Opena, Marta Marrerorekin batera.
- Portugal Master, Marta Marrerorekin batera.
- Kordoba Open, Marta Marrerorekin batera.
World Padel Tour 2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Madril Open, Bea Gonzálezekin batera
World Padel Tour 2022
- Getafe Challenger, Bea Gonzálezekin batera
- Albacete Challenger, Bea Gonzálezekin batera
- Kopenhage Open, Bea Gonzálezekinbatera
- Amsterdam Open, Bea Gonzálezekin batera
Premier Padel 2023
- Italy Major, Gemma Triayrekin batera.
Premier Padel 2024[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Genova P2, Sofia Araujorekin batera.
Beste txapelketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2021eko Munduko Padel Txapelketa
- 2022ko Munduko Padel Txapelketa
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Marta Ortega. World Padel Tour.
- ↑ Las chicas también cambian: Ortega y Sánchez otra vez juntas. World Padel Tour 22 de julio de 2016.
- ↑ Las gemelas Alayeto revalidan el título de Maestras. alacontra.elindependiente.com 18 de diciembre de 2017.
- ↑ Intercambio en las parejas 2 y 4 para 2019: Marrero-Ortega y Salazar-Sánchez. Marca 18 de diciembre de 2018.
- ↑ Marta Ortega, la jugadora más joven en convertirse en la número uno del World Padel Tour. La Sexta 3 de diciembre de 2019.
- ↑ Marta Ortega y Bea González, cuando la ambición no entiende de edad. World Padel Tour 14 de enero de 2020.
- ↑ Cambio de pareja en 2023. Analistaspadel.