Martin I.a Aragoikoa
Martin I.a Aragoikoa Gizatiarra edo Zaharra[1] (Girona, 1356ko uztailaren 29a - Bartzelona, 1410eko maiatzaren 31a), Sardinia, Korsika, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1396 – 1410).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petri IV.a Aragoikoa eta Leonor Siziliakoa gurasoak zituen. Martin bere semeari esker Sardinia konkistatu zuen 1408an.
Bere anaia Joan I.aren lekua hartu zuen Aragoiko eta Sardiniako aginpidean. Erresuma baketu zuen. Bere seme Martin Gaztea Siziliako erregea hil zenean, aitak hartu zuen koroa 1409an. Ondorengorik gabe hil zenez gero, Caspeko Hitzarmenean erabaki zen Aragoiko eta Kataluniako koroa Fernando I.aren esku uztea.[2]
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1372an Maria Lunakoa ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:
- Martin
- Jakue
- Joanes
- Margarita
Denak hil ziren aita baino lehen, hori zela eta 1408ko irailaren 17an Margarita Pradeskoa ezkondu zuen. Tamalez, ez zuten seme-alabarik izan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Joanes I.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1396 – 1410 |
Ondorengoa Fernando I.a Aragoikoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin I.a Aragoikoa |
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |