Martzelino Soroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martzelino Soroa
Bizitza
Jaiotza Donostia1848ko apirilaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1902ko uztailaren 20a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Martzelino Soroa Lasa (Donostia, Gipuzkoa, 1848ko apirilaren 27a - ib., 1902ko uztailaren 20a) euskal antzerkigilea, kazetaria eta idazlea izan zen. «Omar-Celin-Oasor», «Plancha Baser», «Tarra» eta «El Suscriptor primitivo» ezizenak erabili izan zituen kazetaritza lanak izenpetzeko.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Parte zaharreko Puyuelo kalean (gaurko Fermin Calbeton) jaio zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden, baina ez zuen inoiz abokatu lanik egin. 1878an La Infantil del Gimnasio taldea sortu zuen, eta talde horrekin aritu zen bere antzerki lanak jokatzen. Zirkua egiten ibili zen, eta suzko akrobazia egiten ari zela erredura larriak izan zituen 1871n.

Euskara irakasle izan zen, modu partikularrean bere zerbitzuak egunkarietan eskainiz.

Bigarren Gerra Karlistaren ondorioz Lapurdira ihes egina zela Iriyarrena zartzuela idatzi eta estreinatu zuen 1876an, Ziburuko El Trueno elkartean. Jokatzaileen artean, Toribio Altzaga gaztea zegoen. Obra gaztelaniaz idatzita dago, tartean euskarazko esaldi batzuk dituelarik. Halako arrakasta izan zuen, non Soroa euskara hutsean idazten hasi zen. Bere lanetako batzuk honakoak dira:

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzelino Soroaren lana ederki lotzen zaie arintasun-erraztasunei. Ordainetan, gizarteari moldatzen oso ondo asmatzen du. Horregatik, haren obra oso arrakastatsua izan zen. Soroak Gipuzkoako herrietan barrena egindako ibileren ondorioz, jarraitzaileak bai Donostian, bai lurralde osoan zehar izan zituen: Pepe Artola, Gorostidi, Mokoroa, Illarramendi.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]