Edukira joan

Maurice G. Dantec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice G. Dantec
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Georges Dantec
JaiotzaLa Tronche eta Grenoble1959ko ekainaren 13a
Herrialdea Frantzia
 Kanada
HeriotzaMontreal2016ko ekainaren 25a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, saiakeragilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Maurice G. Dantec
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1175275 Musicbrainz: 33991742-4e3f-4ed1-a9a3-7304493e94dc Discogs: 326538 Edit the value on Wikidata

Maurice Georges Dantec (Grenoble, 1959ko ekainaren 13a - Montréal, 2016ko ekainaren 25a)[1] frantziar idazle eta musikaria izan zen, kanadar herritartasuna hartu zuena.

Ikasle garaian hainbat eleberrigile ezagutu zituen. Haietako batzuek zientzia-fikzio modernoa lantzen zuten, eta beste batzuek, nobela beltza. Dantec biak elkartzen saiatu izan zen. 1997an letren mundutik aldendu zen musikari ekiteko, eta hamabi urtez hainbat rock taldetan ibili zen. 1991n literaturara itzuli zen, eta bi urte geroago, lehen nobela, La Sirène rouge (1993, «Sirena gorria») idatzi zuen. Nobela beltz horren bidez, Dantecek Europako gobernuak kritikatzen zituen Jugoslaviako gatazkan erakutsi zuten jarreragatik. Hurrengo nobelan, Racines du mal (1995, «Gaiztakeriaren erroak»), galbidetik ihes egiteko, gizateriak gaiztakeriaren erroak suntsitu behar dituela zioen.

  • La Sirène rouge, 1993, Paris.
  • Les Racines du mal, 1995, Paris.
  • Babylon Babies, 1999, Paris.
  • Villa Vortex: Liber mundi 1. liburukia, 2003, Paris.
  • Cosmos Incorporated, 2005, Paris.
  • Grande Jonction, 2006, Paris.
  • Artefact: Machines à écrire 1.0, 2007, Paris.
  • Comme le fantôme d'un jazzman dans la station Mir en déroute, 2009, Paris.
  • Métacortex: Liber mundi 2. liburukia, 2010, Paris.
  • Satellite Sisters, 2012, Paris
  • Les Résidents, 2014, Paris.
  • Périphériques: essais et nouvelles, 2003, Paris.
  • Dieu porte-t-il des lunettes noires et autres nouvelles, 2003, Paris.
  • Manuel de survie en territoire zéro. Le Théâtre des opérations 1: journal métaphysique et polémique, 1999, 2000, Paris.
  • Laboratoire de catastrophe générale. Le Théâtre des opérations 2: journal métaphysique et polémique, 2000-2001, 2001, Paris.
  • American Black Box. Le Théâtre des opérations 3: journal métaphysique et polémique, 2002-2006, 2007, Paris.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mort de l'écrivain Maurice G. Dantec, conteur pessimiste du futur. leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2016-06-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]