Maurice Ravelen jaiotetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Estebania
Maurice Ravelen jaiotetxea
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Ciboure-Maison de Maurice Ravel.jpg
Maurice Ravelen jaiotetxearen aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Ziburu
Koordenatuak 43° 23′ 08″ N, 1° 40′ 04″ W / 43.385677°N,1.667682°W / 43.385677; -1.667682Koordenatuak: 43° 23′ 08″ N, 1° 40′ 04″ W / 43.385677°N,1.667682°W / 43.385677; -1.667682
Historia eta erabilera
Irekiera1630
Arkitektura
Ondarea
Mérimée ID PA00125257
Webgunea http://www.maisonravel.fr/

Maurice Ravelen jaiotetxea edota San Estebania Lapurdiko Ziburu udalerrian dagoen etxe bat da. Maurice Ravel (1875-1937) ziburutar musikagile ospetsuaren jaiotetxea da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago, Maurice Ravel kaiaren 7. 27. zenbakian, eta atzealdean San Bixintxo eliza du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren lehebiziko jabea eta eraikitzailea Esteban Etxeto merkatariak 1630ean Amsterdam hiriko usadiozko etxeak eredutzat hartuz eraiki zuen, izan ere, XVII. mendean herbeheretar eta euskaldun arrantzaleen arteko hartu-emanak oso ugariak ziren, Euskal Herria eta Herbehereen artean merkataritza oparoa piztu zelarik. Etxearen lehenbiziko izena San Estebania izan zen eta lehenbiziko jabeari aipu egiten dio.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak 4 solairu ditu, eta okre kolore ederreko hareharriz egina dago, goialdean harrizko bi kanoiez osatutako frontoi bat duelarik. Honetan, 1659an espainiarrek Ziburu okupatu zuten bitartean suntsitu ez zituzten ehunen bat etxeen izenak zerrendatuak daude. Etxe hau urte luzez "Mazarin Etxea" izenaz ezaguna izan zen, 1659ko Pirinioetako Hitzarmena negoziatzen ari zela, 1960ko ekainaren 9an Donibane Lohizunen Luis XIV.a Frantziakoa ezkondu zuen Jules Mazarin kardinal eta diplomatikoa bertan bizi izan baitzen. debido a que el cardenal ha residido en las negociaciones del Tratado de los Pirineos en 1659 y del 8 al 15 de de junio de 1660 hasta mar

1875eko martxoaren 7an Maurice Ravel musikagilea etxe honetan jaio eta bere bizitzako lehenbiziko 3 hilabeteak bertan bizi izan zituen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Ravelen jaiotetxea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi