Mediaset España

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mediaset España Comunicación» orritik birbideratua)
Mediaset España
Datuak
Izen ofiziala
Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U.
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreamedia industry (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaBorja Prado (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaS.A.U.
JabeaFininvest (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1989ko martxoaren 10a
Sortzailea
SorlekuaMadril
webgune ofiziala
IMDB: co0353843 Facebook: mediasetcom Twitter: mediasetcom Instagram: mediasetcom LinkedIn: mediaset-espa-a Youtube: UC3hQI9c_MZPSDWNLF05OQGQ Edit the value on Wikidata

Mediaset España, Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U. izenarekin ezagutzen dena (1989tik 2011 arte Gestevisión Telecinco, S.A. zuen merkatal izena[1]), komunikabide enpresa espainiar bat da. Hau 1989. urteko martxoan sortu zen Mediaset enpresa italiarraren eskutik, azkenen honen jabea Silvio Berlusconi da. Enpresa honen aktibitatea telebistako edukien produkziora eta zabaltzera bideratzen da.

Gaur egun hurrengo kate hauek zerbitzatzen ditu: Telecinco, Cuatro, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy eta Be Mad. Gainera, Telecinco HD eta Cuatro HD kateak ere zerbitzatzen ditu. Azkenengo hauek enpresako kate nagusietako definizio altuko seinalea emititzen dute.

Mediaset Espainia taldeak, bere talde enpresarialaren barruan beste enpresa batzuk bere gain hartzen ditu: Atlas berrien agentzia, Publiespaña publizitate gestorea edo Telecinco Cinema telebista eta zinemagintzako ikus-entzunezko ekoizlea. 2011. urtearen hasieran, Cuatro katearen xurgatzearen ondorioz, konpainia hauek desagertu ziren eta Mediaset Espainia taldearen parte bihurtu ziren. Taldeak Endemol-en %75a bere esku hartzen du Mediasetekin batera. Mediaset Espainiako akzionista nagusiak, Mediaset S.p.A kapitalaren %41,2 batekin eta Grupo PRISA kapitalaren %13,65 batekin dira.

Aipatu beharra dago, gaur egun Mediaset España Comunicación dena lehenago Gestevisión izenarekin ezagutzen zela. 2011ko martxoaren 11an, kate berrien sorrerarekin eta Cuatro katearen erosketarekin bat, enpresa berak, akziodunen batzarrean, CNMVri jakinarazi zion konpainiaren giza izendapena Mediaset Espainiara aldatuko zuela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera: Lazarov etapa

Mediaset España Comunicación (Gestevisión deiturikoa 1989tik 2011ra) 1989ko martxoaren 10ean sortu zen, telebista pribatu gisa Felipe Gonzálezen gobernuak adierazi zuen moduan,Telebista Pribatuaren Legea onartu zenean. Bere lehenengo presidentea German Sanchez Ruiperez izan zen eta 250 milioi pezetako kapitalarekin honako sozietate konposizioa zuen:

  • Fininvest, zeinaren buru Silvio Berlusconi den (%25)
  • Organización Nacional de Ciegos de España (ONCE) edo Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala, Miguel Durán burua (%25)
  • Sociedad Europea de Comunicación e Información (CECISA), Ediciones Anaya-ren menpe dagoena, Germán Sánchez Ruipérez burua (%25)
  • Juan Fernandez Montreal, Chocolates Trapa-ren jabea (%15)
  • Promociones Calle Mayor, Angel Medrano Cuesta, enpresa konstrukzioan lan egiten zuena (%10)

1989ko abuztuaren 25ean, Antena 3 telebista eta Prisa TV-rekin batera emiziorako lizentzia lortu zuen, hamar urtez kanal pribatua sortzeko nazio mailan. Hasierako 90eko hamarkadan, hainbat liskar sortu ziren kideen artean. Alde batetik, Anaya eta Fernandez Montreal, enpresaren %40ren jabeak zirenak eta bestetik, Berlusconi, ONCE eta Angel Medranok, enpresaren bi presidenteak kaleratzea lortu zuten: German Sanchez Ruiperez eta Juan Fernandez Montreal. Honek eragin zuen, presdienteordeak, Miguel Duranek, presidentearen lekua hartzea.

Anaya eta Juan Fernández Montreal kaleratzean, Javier de la Rosa enpresaburu katalana Mediaset España Comunicacion-en sartu zen, Telefuturo sozietatearekin kapitalaren %25a lortu baitzuen. Horrela, Telecinco estatuan emitizen zuen bigarren kate pribatua izan zen. Bere lehenengo emisioa 1990ko martxoaren 3an hasi zen gaueko zortzietan “¡Por fin juntos!” telesailarekin, Victoria Abril eta Miguel Bosé-k aurkeztua Madrileko Lope de Vega antzokitik emititua izan zen. Amaitzean, “en busca del arca perdida” filma jarri zuten eta gero, boxeo lehiaketa bat. Hasierako emizioak soilik Madril eta Bartzelonan ikusten ziren arratsaldeetan eta gauetan.

Carlotti etapa

1993tik aurrera, Lazaroven formulak ahulduz joan zen eta bere lehiakideak, Antena 3, audientzia gehiago lortu zuen. Honek, galera ekonomiko nabariak eta krisi instituzionala sortu zuen, ondorioz, ONCE enpresatik alde egin zuen eta 93ko abenduan, Maurizio Carlottik Valerio Lazarov-en postua jaso zuen.

Carlottik ezarri zuen neurririk nagusiena,gastuen murrizketak izan ziren: langileen %40 kaleratu zuen, telebista publikoan lehen aldiz greba bat egitea ekarri zuena. 1996an Correo-Prensa Española taldeak, geroago, Vocento izenarekin ezagutu zena, ONCEren lekua hartu zuen eta Alejandro Echevarría jarri zen Telecincoren buru. Urte bat geroago, Telecincok identitate korporatibo berria estreinatu zuen, Mediaset-ek kontrolatzen zituen telebisten logotipo karakteristikoak ezabatuz

Etapa honetan zehar, fiskaltzak ustelkeriagatik ikertu zituen 1990ean eta 38 pertsona egotzi zituzten, horietatik, Silvio Berlusconi, Valerio Lazarov, Javier de la Rosa, Angel Medrano eta Miguel Duran.

Vasile etapa

1999ko martxoan, Maurizio Carlotti presidenteordea izendatu zuten eta Paolo Vasilek enpresaren burua bihurtu zuten. Vasileren etapan zehar, hainbat telesail berri estreinatu ziren 2000an, horietatik, “Gran Hermano”, lehenengo telerrealitate lehiaketa, gaur egun ere emititzen dena eta audientzia handia izaten duena.

2002an Vocento taldeak Mediaset-i %12ko akzioak saldu zituen, 276 milioi euroren truke. Gainera, urte berean, TDT bidez hasi ziren euren edukiak emititzen.

2004ko uztailaren 24an Telecinco-ko Gestevison taldeak burtsa-merkatuan sartu ziren eta akzioen balorea aldatu zen. Horrela 2005eko urtarrilean IBEX 35ean sartu ziren. Burtsa- merkatuan sartzeko, Publiespaña Telecincon sartu zen. Hortaz, Telecinco honela banatu zen: Mediaset Investiment (%50,1), Vocento (%5,1) eta gainerako %44,8a kapitalaren eta akziodunen artean banatzen zen.

2005eko azaroaren 30ean, emisio berriak hasi ziren: Telecinco Sport, kirola solik emititzen zutena eta Telecinco Estrellas, fikzioari eta entretenimenduari bidertauta.

2006an Telecincok MIramon Mendi produktorearen %15a erosten du. 2007ko uztailean, Mediacinco Cartera- sociedad Gestevison Telecincoren %75ean hartzen du parte eta %25a Mediasetek- Cyrte Fund eta GS Capital Partners-ekin batera Telefonica lortu zuten %75arekin, garai hartako produktore handiena Europa mailan. Urte horretan bertan, Cincoshop katea sortu zuten, teletiendari bideratuta zegoena.

2008ko otsailaren 18an, Gestevision Telecincok aldaketak egiten ditu bere kanaletan: Telecinco Sport, Telecinco 2 bihurtzen da eta Telecinco Estrellas, gai berdinak lantzen dituen kanala sortzen dute Factoria de Ficcion (FDF Telecinco).

2009an ere beste hainbat aldaketa egin zituen kanaletan, Telecinco 2, La Siete deitu zioten, gai berdinak lantzen zituena baina gazteei zuzenduta zegoena, entretimendurako sortua. Bestalde, FDF Telencicok logotipoa aldatzen du eta Factoria de Ficcion izena jartzen diote. Urtean zehar, Vocentok %5,1 saltzen du eta ofizialki, abuztuaren 1ean enpresatik alde egiten du.

2010eko uztailaren 19an Telecinco, La Siete eta Factoria de Ficcion publizitate berdina emititzen hasten dira, mozketak eginez eta hori kontsumitzaileek kritikatu zuten. Azkenean, publizitate berdina jartzearen kontra egin zuten eta kanal bakoitzak bere aldetik jartzen zuen publizitatea.

2010eko abenduaren 31n, CNN+ aren itxierarekin, GH 24 horas kanala sortu zuten, 24 orduz lehiaketa emititzen zuena. Kanal hori behin-behineko programa zenez, 2011ko martxoaren 1ean Divinity kanala sortu zuten. Martxoren 11n Cuatro erostean eta beste hainbat kanal sortzean, enpresak Comision Nacional del Mercado de Valores-ari, enpresari izena aldatu ziola esan zuen: Mediaset España Comunicacion.

2012ko apirilaren 26an Cuatro HD sortu zuten, irudi kalitate handiagokoa.

2012ko abenduaren 31n Nueve kanala sortu zuten, minisailak, telenobelak, telesailak eta talent show-ak emititzen zituena.

Telecinco eta Cuatro-k bat egitean guztira zortzi kanal izan ziren: Telecinco, Cuatro, La Siete, Factoria de Ficcion, Boing, Divinity, Energy eta Nueve. Gainera, Telecinco HD eta Cuatro HD ere sortu zuten.

Gestevisión Telecinco-Sogecuatro fusioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abenduaren 18an, Mediasetek, Gestevisión Telecincoren akziodun nagusiak, eta PRISAk, Prisa TV-ko jabeak, akordio bat sinatu zuten. Akordio honen bidez bigarrenaren lizentzia lehenengoaren menpe geratu zen.

Fusio akordioaren ostean, Cuatro eta bere emititzeko lizentzia PrisaTv-tik banandu ziren, Sogecuatro sortuz. Azkenengo enpresa hau Gestevisión Telecincoren esku geratu zen bere osotasunean. Honekin batera PRISA taldeak Mediaset Espainiako %18ko kapital sozialeko akzioak lortu zituen. Akordio hau baino lehen, Gestevisión Telecincoko sarrera adostu zen Canal+eko akzionadunean, akzioen %22arekin.

Hilabete batzuk geroago, 2010eko abuztuaren 23an hain zuzen, 40Latino-k bere emisioak eten zituen, eta honen lekuan Canal+2 emititzen hasi zen, hau Canal+ eta Movistar bezalako ordainpeko kateetan emititzen zen. Geroago, denboraldi berriarekin, Boing sortu zen, umeentzat bideratutako marrazki bizidunak ematen dituen katea, eta baita Telecinco HD, Telecincoko definizio altuko katea. Gainera, Cuatroren erosketaren ostean eta Mediaset Canal+ren akzionaduan sartzearekin, 2011ko urtarrilean medio materialen fusio bat gauzatu zen Informativos Telecinco eta Noticias Cuatroren artean, Mediaset Espainiak Fuencarralen duen egoitza eta instalazioetan. Dena dela, Prisak CNN+ katea itxi zuen errentagarria ez zelako ateratzen  ikusi zelako. Berrien katearen ordez, Gran Hermano emititzen hasi ziren, tele-errealitateko kanal bat non Gran Hermano lehiaketarekin eguneko 24 orduko konekzioak egiten ziren. Kanal hau probisionala izan zen eta laster itxi zuten Divinityri sorrera emanez, enpresaren hitzetan emakumeentzako katea izango zen katea. Azkenik, 2011ko abenduaren 19an Canal+2-k emisioak eten zituen, hau TDTn ordezkatua izan zen Energy kateagatik, Mediaseten gizonezkoentzako katea. Aipatu behar da Canal+2 ordainpeko telebistan ikusgai jarraitzen duela. Honen ostean, Cuatro HD sortu zen, Cuatroko definizio altuko katea; eta 2012ko abenduaren 31an Mediaset Espainiak LaNueve proiektua berreskuratu zuen, Nueve markarenpean, emakumeentzako kate bat zen non telenobelak, telesailak, gaurkotasunezko telebista programak, talent showak… emititzen diren.

2014ko maiatzaren 6an La Siete eta Nueve kateek euren emisioak eten behar izan zituzten epaile gorenak ezarritako sententzia baten ondorioz, kate hauek TDTan emititzen hasi baitziren ikus-entzunezko legediak agintzen duen konkurtso publikoan parte ez hartzeagatik.

Akordio honi esker Mediaset España Comunicación taldea Espainiako komunikazio enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Taldea sei katez osatuta dago; Telecinco, Cuatro, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy, Telecinco HD eta Cuatro HD. Alejando Echeverria da honen presidentea eta lau kontseilari delegatuk parte hartzen dute; Paolo Vasile, Giuseppe Tringali, Juan Luis Cebrian eta Manuel Polanco.

Kate hauen fusioaren lehen hilabetean Telencincok eta Cuatrok ikusentzule kopuruaren galera nabaritu zuten, baina pixkanaka-pixkanaka audientzia berreskuratzen joan dira.

Telebista konektatua (HbbTV)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzean, Mediaset Espainiak eta Movistarrek akordio bat sinatu zuten interneten bidezko telebista martxan jartzeko. Honetarako, HbbTV teknologia erabiliko zen (Hybrid Broadcast TV). Hau froga moduan emititzen hasi zen 2011ko ekainaren 18an.

Internet bidezko telebista martxan jarri zenetik Mediaset Espainiak bere edukia bideoen bitartez zabaldu ahal izan du. Hau erabilgarria izan da ordenagailuetan, tabletetan, eta interneteko koneksioaz baliatzen diren edozein telebista aparatuetan.

Telebista onlineko plataformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroaren 16an, Mediaset Espainiak online bidezko telebista plataforma bat zabaldu zuen MiTeleren bitartez. Bere edukia Telecinco eta Cuatro kateen telesail eta programetan oinarriturik dago, zuzenean edo nahieran. Debalde da eta ez dago izena eman beharrik zerbitzu hau erabiltzeko.

mtmad: soilik online edukien  plataforma

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ana Rosa Quintana
  • Ángeles Blanco
  • Bertín Osborne
  • Carlota Corredera
  • Carme Chaparro
  • Carlos Lozano
  • Carlos Sobera
  • Carmen Porter
  • Christian Gálvez
  • Dani Martínez
  • David Cantero
  • Emma García
  • Florentino Fernández
  • Iker Jiménez
  • Isabel Jiménez
  • Javier Ruiz
  • Jesús Calleja
  • Jesús Vázquez
  • Joaquín Prat
  • Jordi González
  • Jorge Javier Vázquez
  • JJ Santos
  • José Ribagorda
  • José Antonio Luque
  • Juanma Castaño
  • Lara Álvarez
  • Luján Argüelles
  • Manu Carreño
  • María Patiño
  • María Teresa Campos
  • Marta Reyero
  • Mónica Sanz
  • Miguel Ángel Oliver
  • Nando Escribano
  • Nuria Marín
  • Nuria Roca
  • Nico Abad
  • Paz Padilla
  • Pedro Piqueras
  • Risto Mejide
  • Roberto Arce
  • Samanta Villar
  • Sandra Barneda
  • Terelu Campos
  • Toñi Moreno

Kateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logo Katea Igorpen hasiera Irudi formatua
Telecinco

Kate generalista.

1990eko martxoaren 3a (34 urte) HD
Cuatro

Kate generalista.

2005eko azaroaren 7a (18 urte)
Factoría de Ficción

Entretenimendu katea

2008ko otsailaren 18a (16 urte)
Boing

Haurrentzako katea.

2010eko irailaren 10ean (13 urte)
Divinity

Entretenimendu katea

2011ko martxoaren 1a (13 urte)
Energy

Entretenimendu katea

2012ko urtarrilaren 9a (12 urte)
Be Mad TV

Entretenimendu katea

2016ko apirilaren 21a (7 urte)
  • Telecinco: Taldeko lehen kate generalista da, hau publiko guztietara bideratuta dago. Eduki propioak emititzen ditu, telebistako programak, entretenimenduzko programak, reality showak, lehiaketak, estatu mailako eta maila internazionaleko serieak, albistegiak, zinema...
  • Cuatro: Taldeko bigarren kate generalista da, hau gazte eta gizonezkoentzat bideratuta dago. Honek eduki amerikarra eta taldeak ekoiztutako edukia emititzen du, magazinak, gaurkotasunezko programak, albistegiak eta kirolak, zinema esklusiboa… . Kate hau Prisa taldeak sortu zuen eta bere emisioak 2005eko azaroaren 7an hasi ziren.
  • Factoría de Ficción: Kate tematiko bat da, fikzio eta gazte entretenimendura bideratuta dago. Serie gehienak ekoizpen internazionalekoak dira, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako edukiak dira. Estatuan ekoitzitako telesail ezagunak ere emititzen ditu.
  • Boing: Haurrentzako kate tematiko bat da, telesailak, marrazki bizidunak, Disneyeko pelikulak... emititzen dituena. Eduki propioa ere emititzen du, Familien arteko lehiaketak adibidez.
  • Divinity: Kate tematiko bat da, emakumezko publikoari bideratuta dago. Tendentziei buruzko eta kronika sozialei buruzko programazioa emititzen da. Kate honek telebista programa nazionalak emititzen ditu baita ere.
  • Energy: Kate tematiko bat da, gizonezko publikoari bideratuta dago. Kirol edukiari garrantzia handia ematen zaio eta munduko motoziklismo txapelketa bezalako txapelketa emititzen dute, adibidez. Edukiaren zati esanguratsu bat telesail amerikarrak  eta dokumentalak dira.
  • Be Mad TV: Kate tematiko berria, publiko gazte bati bideratua.

Organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saila Zuzendaritza
Presidentea Alejandro Echevarría
CEO Paolo Vasile
Eragiketa eta gestioen zuzendari orokorra Massimo Musolino
Zuzendari orokor eta korporatiboa Mario Rodríguez
Antena zuzendaria Patricia Marco
Publiespañako zuzendaria Giuseppe Tringali
Publiespañako zuzendari orokorra Francisco Alum
Zuzendari komertziala Ángel Pablo
Agentzien zuzendaria José Luis Villa Alegre
Bigarren unitate komertzialaren zuzendaria Lázaro García
Hedabide digitalen banaketa komertzialeko zuzendaria Yago Castillo
Salmenten, eregiketen eta zerbutzuen zuzendaria Cristina Panizza
Marketing komertzialeko zuzendaria Salvador Figueros
Edukien zuzendari orokorra Manuel Villanueva
Kanpo harremanen eta komunikazioen zuzendaria Mirta Drago
Ghislain Barrois Director de Cine, venta, adquisición de derechos y distribución
Giuseppe Silvestroni Director de producciones especiales
Teknologien zuzendaria Eugenio Fernández
Giza baliabide eta zerbitzuen zuzendaria Luis Expósito
Zuzendari ekonomiko-finantzieroa Javier Uría
Inbertsoreen harremanetarako zuzendaria Luca Giammatteo
Entretenimendu zuzendaria Baldomero Toscano
Gaurkotasuneko direktiba Mariano Blanco
Tele-errealitateko zuzendaria (Realiti eta datingak) Jaime Guerra
Beste formatuen zuzendaria Leonardo Baltanás
Cuatroko zuzendaria Raúl López Palomar
Mediaset Espainia eta Cuatroko berriemaile zerbitzuen zuzendaria Juan Pedro Valentín
Fikzio zuzendaria Arantxa Écija y Manuel Villanueva
Eguneroko telesailen eta telesail txikien zuzendaria Pepa Sánchez Biezma
Telecincoko berriemaileen zuzendaria Pedro Piqueras
Mediaset Espainia eta Telecincoko kirol-zerbitzuen zuzendaria JJ Santos
Deportes Cuatroko zuzendaria Manu Carreño
Mediaset Espainiako zerbitzu metereologikoen zuzendaria Rosalía Fernández

Administrazio kontseilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kargua Izendapena
Presidentea eta Mediaset Espainiako presidentea Alejandro Echevarría Busquet
Presidenteordea eta Publiespañako presidentea Giuseppe Tringali83
Presidenteordea Fedele Confalonieri
Kontseilari delegatua Paolo Vasile
Idazkaria Mario Rodríguez Valderas
Kontseilari Giuliano Adreani
Kontseilari José Ramón Álvarez Rendueles
Kontseilari Ángel Durández Adeva
Kontseilari Marco Giordani
Kontseilari Alfredo Messina
Kontseilari Massimo Musolino
Kontseilari Borja Prado Eulate
Kontseilari Helena Irene Revoredo Delvecchio

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidentea Hasiera Amaiera
Germán Sánchez Ruipérez 1989 1990
Miguel Durán Campos 1990 1996
Alejandro Echevarria 1996 Gaur egun

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediaset Espainia taldeak, bere talde enpresarialaren barruan beste enpresa batzuk bere gain hartzen ditu:

  • Atlas: (100%), berrien agentzia.
  • Publiespaña: (100%), publizitate gestorea.
  • Alba Adriática: (15%), produktoreen konglomeratua.
  • SALTA: (100%), telebista programen ekoizlea.
  • Telecinco Cinema: (100%), zinematografia ikus-entzunezko ekoizlea.
  • 60dB: (50%), “branded content” bitartez sortutako formatuen ekoizlea.
  • Producciones Mandarina: (30%), telebista programa eta telesailen ekoizlea.
  • La Fábrica de la Tele: (30%), telebista programen ekoizlea.
  • Big Bang Media: (30%), telebista programa eta telesailen ekoizlea.
  • Grupo Editorial Telecinco (GET): (100%), ekoizpen musikalaren ustiatzaile komertziala.
  • Publimedia Gestión: (100%), multimedia euskarrien komertzializazioa.
  • Conecta 5 Telecinco: (100%), ikus-entzunezko edukien ustiatzailea interneten.
  • Compañía Independiente de Noticias de Televisión, S.L. (100%), (producción de Noticias Cuatro).
  • Sogecuatro, S.L. (100%), Compañía Independiente de Noticias de Televisión S.L., Sogecable Media y Sogecable Editorial.
  • CaribeVisión: (28,3%), telebista kate amerikarraren propietatea.
  • Endemol: (75%), Mediasetekin propietatea.
  • 8TV: (40%), Grupo Godórekin propietatea.

Akziodunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akziodunak Bozka eskubidea Sozietatea Parte hartzea Kontrola Sozietatea Parte hatzea Kontrola Sozietatea Parte hartzea Kontrola
Silvio Berlusconi 41,552% FinInvest S.P.A. 41,552% Mediaset S.P.A. 41,552% 38,98% Mediaset Investimenti 41,218%
- 0,333% -
Grup Prisa 17,336% Prisa Televisió, S.A.U. 17,336% 100% Prisa TV
Tweedy Browne Company LLC 4,408%
FMR LLC 3,035%
  • Poltsan kapitala: 39,5%
  • Autokartera: 1,6%

Audientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua Urteko batez-bestekoa
2004 21,8% 21,9% 22,6% 22,3% 22,8% 23,1% 22,9% 19,0% 22,2% 22,2% 22,4% 21,5% 22,1%
2005 22,6% 22,1% 22,8% 22,7% 23,6% 22,3% 22,6% 20,8% 22,6% 22,7% 21,2% 20,9% 22,3%
2006 20,7% 20,8% 21,5% 21,3% 22,4% 21,4% 21,9% 20,6% 21,1% 21,6% 21,5% 20,2% 21,3%
2007 20,8% 20,0% 20,1% 20,2% 21,0% 20,8% 20,2% 19,1% 21,2% 21,6% 20,7% 19,1% 20,4%
2008 19,1% 19,3% 19,2% 19,3% 19,9% 19,0% 18,1% 15,2% 18,1% 18,3% 18,0% 16,7% 18,4%
2009 16,1% 15,5% 15,6% 15,2% 15,6% 16,8% 14,8% 15,4% 17,5% 16,7% 16,7% 16,6% 16,0%
2010 16,3% 16,4% 15,8% 17,0% 17,5% 18,3% 19,1% 17,1% 17,4% 18,9% 18,4% 18,4% 17,5%
2011 24,8% 25,8% 25,9% 25,0% 26,4% 27,7% 28,7% 27,4% 26,0% 26,6% 26,4% 26,3% 26,4%77
2012 26,9% 27,5% 27,9% 26,8% 27,5% 31,8% 28,4% 27,2% 28,8% 28,8% 28,4% 27,9% 28,2%80
2013 27,9%n. 1 28,8% 28,4% 28,6% 28,7% 30,4% 28,7% 29,2% 29,5% 29,6% 29,0% 29,1% 29,0%82
2014 28,5% 29,7% 30,1% 29,2% 30,8% 33,0% 32,6% 31,1% 31,1% 31,2% 31,3% 30,5% 30,8%
2015 30,8% 31,9% 31,6% 31,0% 31,8% 31,5% 31,2% 30,6% 31,4% 30,4% 30,1% 30,2% 31,0%
2016 29,0% 29,3% 30,1% 30,6% 30,7% 33,7% 31,4% 29,5% 30,3% 29,7% 29,8% 30,2% 30,7%
2017 28,6% 28,7% 29,2% 28,9% 29,8% 30,4% 30,0% 28,3% 28,1% 26,6% 28,5% 27,4% 28,7%
2018 27,3% 27,6%

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Enpresaren fitxa Madrilgo Burtsan. (Noiz kontsultatua: 2019ko uztaila).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]