Wally Schirra
Walter Marty "Wally" Schirra Jr. (Hackensack, New Jersey, 1923ko martxoaren 12a - San Diego, Kalifornia, 2007ko maiatzaren 3a) estatubatuar astronauta izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren azken hilabeteetan USS Alaska gerraontzian parte hartu zuen. Koreako Gerran parte hartu zuen F-34 Thunderjet batean borroka-pilotu gisa.
Mercury programarako aukeratutako zazpi astronautetako bat izan zen. 1962ko urriaren 4an espaziora hegan egin zuen Mercury-Atlas 8 misioan. Gemini programan ere parte hartu zuen eta 1965eko abenduan lehen topaketa izan zuen bere Gemini 6An Gemini 7rekin. 1967ko urrian Apollo 7ko komandantea izan zen.
Espazioan hiru aldiz egon zen lehen astronauta izan zen, eta Mercury, Gemini eta Apollo programetan parte hartu zuen bakarra. Walter Cronkiterekin batera, NASAko ilargirako misio guztiak eman zituen.