Edukira joan

Michael Jordan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Jordan

(2014)
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1963ko otsailaren 17a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBrooklyn
Wilmington
Highland Park
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaJames R. Jordan, Sr.
AmaDeloris Jordan
Ezkontidea(k)Juanita Vanoy (en) Itzuli  (1989 -  2002)
Yvette Prieto (en) Itzuli  (2013 -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEmsley A. Laney High School (en) Itzuli
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
(1981 - 1986) Artean graduatu : cultural geography (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, beisbol jokalaria, bozeramailea, ekintzailea eta autobiografialaria
Posizio edo espezialitateaeskolta
hegalekoa
outfielder (en) Itzuli
swingman (en) Itzuli
Kirol zenbakia23
45
9
12
Lateralitateaeskuina
Pisua98 kilogramo, 195 libra, 198 libra, 216 libra
Altuera198 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakDavid Thompson (en) Itzuli, Walter Davis (mul) Itzuli, Jerry West eta Julius Erving

IMDB: nm0003044 Allocine: 24521 Rottentomatoes: celebrity/michael_jordan Allmovie: p36302 TCM: 96901 Metacritic: person/michael-jordan TV.com: people/michael-jordan-1
Facebook: MichaelJordan Musicbrainz: 6b7ca527-582f-4792-a114-a8381b3c206e Songkick: 90933 Discogs: 568252 Edit the value on Wikidata

Michael Jeffrey Jordan (New York, 1963ko otsailaren 17a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.[1]

1993an eta 1999n iragarri zuen erretiroa hartuko zuela, baina bietan itzuli egin zen. Azkenik, 2003an saskibaloia behin betiko utzi zuen.

Air Jordan ezizena hartu zuen.

Jordan Brooklyn newyorktar auzo marjinalean jaio zen, afroamerikar familia xehe batean.[2] Bost anaia-arrebetatik azken-aurrekoa zen eta oso haur ahula izan zen.[3] Ipar Karolinako institutu bateko saskibaloi talde batean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu, txikia zelako; hala ere, ez zuen amore eman eta bere ametsa betetzeko prestatzen hasi zen.[4] 1982an, unibertsitateko talde batean jokatzeko beka bat lortu eta txapelketa nazionala irabazi zuen.[5] Geroago, 1984ko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuetako selekzioarekin jokatu eta Chicago Bulls Saskibaloi Elkarte Nazionaleko (NBA) taldeak fitxatu zuen. Harez geroztik, izugarrizko arrakasta lortu zuen: NBAko sei titulu, lehiaketako jokalari baliotsuena askotan, saskiratzaile onena hamar denboralditan eta abar.[6]

Urtean 30 milioi dolar ere irabazi izan zituen eta AEBetako ekonomian izan zuen eragina (ligako partidetara joandakoak eta iragartzen zituen produktuen salmenta kontuan hartuta) 10.000 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zuten.[7] Gizartean, oso jende gutxik du berak lortu duen onarpena eta ospea: Estatu Batuetako kirolaririk ospetsuenetarikoa eta saskibaloiaren historiako jokalaririk entzutetsuena. Kirolaz aparte ere, ikur garrantzitsua bihurtu da. 1992an Txinan egindako inkesta baten arabera, Jordan bigarren pertsonaiarik ezagunena zen han.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, erretiratu ondoren, golfean hasi zen, modu apalean.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Staff, NBA com. «Legends profile: Michael Jordan» NBA.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. Morrissey, By Rick. «Chapter 1: Brooklyn» chicagotribune.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Ingelesez) «Isaacson: Siblings, mother, recall a growing MJ» ESPN.com 2009-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. «NBA.com: Michael Jordan Bio» web.archive.org 2006-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. (Ingelesez) Hoffman, Benjamin. (2014-02-22). «Jordan Keeps Haunting Knicks’ Playoff Hopes (Published 2014)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. a b c (Ingelesez) «Michael Jordan Stats» Basketball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  7. Markovits, Andrei S.. (2010). Gaming the world : how sports are reshaping global politics and culture. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13751-3. PMC 466343266. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Michael Jordan y el golf: la afición fuera de las canchas que se muestra en "The Last Dance"» NBA.com España | El sitio oficial de la NBA (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]