Michel Audiard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michel Audiard
Bizitza
Jaiotza Paris1920ko maiatzaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Dourdan1985eko uztailaren  27a (65 urte)
Hobiratze lekua Montrougeko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, zinema zuzendaria, gidoilaria, dialogue writerra Itzuli eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0002192
www.michelaudiard.com/

Pierre Michel Audiard (miʃɛl odjaʁ ahoskatua; Paris, 1920ko maiatzaren 15aDourdan, 1985eko uztailaren 27a) frantses idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea izan zen.

1950eko hamarraldiaren hasieran, Audiard frantses zinemako pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Bere elkarrizketak zinemako zuzendari handienen neurrira idatziak izan ziren (Jean Gabin, Lino Ventura, Jean-Paul Belmondo, Bernard Blier), eta bete-betean asmatu zuen ikusleak erakartzen. Hizkuntza lizunaren eta herri-hizkeraren maisutzat hartu izan da. Ehun bat filmetako elkarrizketak osatu zituen, besteak beste, Un taxi pour Tobrouk (1961, Taxi bat Tobroukera), Mélodie en sous-sol (1963, Melodia lurpean), L'Incorrigible (1975, Ezin zuzenduzkoa), Le Professionnel (1981, Profesionala). Zuzendari gisa ere lan egin zuen, eta 1968tik 1974ra bitartean, bederatzi film egin zituen. Film horietatik bi dira aipagarriak, Comment réussir... dans la vie quand on est con et pleurnichard (1973, Nola lortu arrakasta... bizitzan baboa eta negartia zarenean) eta Vive la France! (1973, Biba Frantzia!). 1980ko hamarraldian, zorroztasun handiko elkarrizketak osatzeko gauza zela frogatu zuen: Garde à vue (1981, Guardia badatorrela) eta Mortelle Randonnée (1983, Ibilaldi hilkorra). Garai horretakoa da, bestalde, On ne meurt que deux fois (1985, Bitan bakarrik hiltzen da). Umore handiko literatura-lanak idatzi zituen, Le P'tit Cheval de retour (1975, Itzulerako zaldi txikia), eta baita emozio handikoak ere, La Nuit, le jour et toutes les autres nuits (1978, Gaua, eguna eta beste gau guztiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Audiard Aldatu lotura Wikidatan