Miguel Abia Biteo Boricó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Abia Biteo Boricó
Minister of Labor (en) Itzuli

2012ko maiatzaren 22a - 2012ko abenduaren 6a
Coat of arms of Equatorial Guinea.svg
Ekuatore Gineako lehen ministro

2004ko ekainaren 14a - 2006ko abuztuaren 14a
Cándido Muatetema Rivas - Ricardo Mangue Obama Nfubea
Minister of State of Parliamentary Relations (en) Itzuli

2003 - 2004
Minister of Parliament Relations (en) Itzuli

2001eko martxoaren 9a - 2004ko ekainaren 15a
Minister of Commerce (en) Itzuli

1999ko uztailaren 22a - 2001eko martxoaren 9a
Member of the Chamber of People's Representatives of Equatorial Guinea (en) Itzuli


Hautetsia: 2004-2008 Equatoguinean Parliament (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Abia Biteo Boricó
JaiotzaBaney1961eko urtarrilaren 11
Herrialdea Ekuatore Ginea
Talde etnikoaBubia
HeriotzaMalabo2012ko abenduaren 6a (-52 urte) (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HizkuntzakEquatoguinean Spanish (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, politikaria eta meatze-ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaDemocratic Party of Equatorial Guinea (en) Itzuli

Miguel Abia Biteo Boricó (1961eko urtarrilaren 11 - 2012ko abenduaren 6a) Ekuatore Gineako ingeniari eta politikaria izan zen, bere herrialdeko lehen ministroa izan zena 2004ko ekainaren 14tik 2006ko abuztuaren 14ra arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bososo herrian jaio zen, Santiago de Baney auzoan, Bioko uhartean. Bubi talde etnikokoa zen, Ekuatore Gineako Errepublika osatzen duten 5 talde etnikoetako bigarren handiena. Biteok Sobietar Batasunean ikasi zuen, non meatze-ingeniaritzan graduatu zen. Ekuatore Gineara itzuli zenean gobernuarentzat lanean hasi zen eta bere heriotzera arte Teodoro Obiang Nguema Mbasogo-ren diktadurarekin lotuta egon zen. Ogasun ministroa izan zen 1999tik 2000 arte, ustelkeriaren eskandaluagatik dimisioa aurkeztera behartu zutenean. Teodoro Obiang diktadorearengandiko hurbiltasunak lehen ministroaren izendapena ekarri zion. 2006ko abuztuaren 10ean gobernuko buruaren kargua utzi zuen, eta Ricardo Mangue Obama Nfubea-k ordezkatu zuen. Obiang erregimenaren barneko munduaren jakitun izan zen, nahiz eta diktaduraren zenbait buruzagik Bioko uhartearen Autodeterminaziorako mugimendu (MAIB) klandestinoari atxiki zioten. Laneko eta Gizarte Segurantzako ministro izendatu zuten azken gobernuan.

2012ko abenduaren 6an hil egin zen miokardio infartu akutu batek emanda, Malabon Errepublikako presidentetzan bilera batetik irten ondoren, oraindik Ekuatore Gineako Lan eta Gizarte Segurantzako ministroa zelarik.