Mihály Vörösmarty

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mihály Vörösmarty
Mihály Vörösmarty
Datu pertsonalak
Jaio 1800eko abenduaren 1a
Kápolnásnyék (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Fejér konderria, Hungaria)
Hil 1855eko azaroaren 19a
Pest (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Hungaria)

Mihály Vörösmarty (Kápolnásnyék, 1800eko abenduaren 1a - Pest, 1855eko azaroaren 19a) hungariar idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia apal batean jaio zen, eta Zuzenbide ikasketak egin bazituen ere, irakasle gisa lan egin zuen familiari laguntzeko. Argitaratu zituen lehen bi lanak Salomon eta Kont tragediak izan ziren, baina Zalanen ihesa (1825) lanari esker egin zen ospetsu; Árpád heroiak Hungaria nola konkistatu zuen kontatu zuen olerki epiko hartan. 1828an, Tudomanyos gyüjtemeny aldizkaria sortu zuen, eta 1837-1843 bitartean, Athenaeum aldizkariko zuzendaria izan zen. 1848ko Hungariako Iraultzan, diputatua izan zen, eta Iraultzaren porrotaren ondoren ezkutuan eta miseria gorrian bizi behar izan zuen, 1850 arte.

Tragediez eta epopeiez gainera, olerkiak eta dramak idatzi zituen. Hungariako literatura bai hizkuntzaz eta bai espirituz benetan hungariar bihurtzen, eta literatura klasikoaren eta germaniar literaturaren eraginetik askatzen lagundu zuen. Beste lan aipagarri batzuk Csongor és Tünde (1830) eta Hungariako ereserki bihurtu zen Szozat (1837) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mihály Vörösmarty Aldatu lotura Wikidatan