Edukira joan

Miho Takagi (patinatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miho Takagi (patinatzailea)

Bizitza
JaiotzaMakubetsu (en) Itzuli1994ko maiatzaren 22a (30 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNippon Sport Science University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua57 kilogramo
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: miho.takagi.543 Twitter: mihotakagi_ss Instagram: miho.t_ss Olympic.org: miho-takagi Edit the value on Wikidata

Miho Takagi (japonieraz: 高木 美帆 Takagi Miho?, Makubetsu, Hokkaido, 1994ko maiatzaren 22a) patinatzaile japoniarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu.

15 urte zituela egin zuen debuta Neguko Olinpiar Jokoetan, 2010an. 2012an eta 2013an Munduko gazte mailako abiadura-patinaje txapelketak irabazi zituen.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa talde jarraipen proban[1], zilarrezkoa 1.500 metrotako lasterketan eta brontzezkoa 1.000 metrotako distantzian. 2019an 1.500 metrotako emakumezkoen errekorra ezarri zuen Salt Lake Cityn, 1:49.83[2].

2022ko Pekingo Jokoetan hiru zilarrezko domina eskuratu zituen jarraian, 1.500 metrotan[3], 500 metrotan[4] eta tadeko jarraipenean[5]. Azkenik 1.000 metrotako proban txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen[6].

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Talde jarraipena
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 m
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 1.000 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Talde jarraipena
Munduko Orotarako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Hamar ( Norvegia) 3. postua, brontzezko domina Orotara
2018 Amsterdam ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Orotara
2019 Calgary ( Kanada) 3. postua, brontzezko domina Orotara
2022 Hamar ( Norvegia) 2. lekua, zilarrezko domina Orotara
Munduko Bakarkako distantziako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Talde jarraipena
2016 Kolomna ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina Talde jarraipena
2016 Kolomna ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
2017 Gangneung ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina Talde jarraipena
2017 Gangneung ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m
2019 Inzell ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Talde jarraipena
2019 Inzell ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 m
2020 Salt Lake City ( AEB) 1. postua, urrezko domina Talde jarraipena
2020 Salt Lake City ( AEB) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
Munduko sprint txapelketak
2019 Heerenveen ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina sprint
2020 Hamar ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina sprint
Asiako Jokoak
2011 Astana ( Kazakhstan) 3. postua, brontzezko domina Talde jarraipena
2017 Sapporo ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2017 Sapporo ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2017 Sapporo ( Japonia) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2017 Sapporo ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 1.000 m
Proba Errekorra Data Tokia
500 m 37.22 2019ko martxoaren 2an Calgary ( Kanada)
1.000 m 1:11.71 2019ko martxoaren 9an Salt Lake City ( AEB)
1.500 m 1:49.83 2019ko martxoaren 10ean Salt Lake City ( AEB)
3.000 m 3:57.09 2017ko abenduaren 1ean Calgary ( Kanada)
5.000 m 7:02.72 2019ko martxoaren 3an Calgary ( Kanada)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Fielding, Gus. (2018-02-22). «Miho Takagi overjoyed after claiming coveted gold medal in team pursuit» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. (Ingelesez) Author, No. (2019-03-11). «Miho Takagi achieves world record in 1,500 meters» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. (Ingelesez) Murakami, Sakura. (2022-02-07). «Miho Takagi takes silver in 1,500-meter speedskating» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. the-japan-news.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  5. NEWS, KYODO. «Olympics: Japan's team pursuit title defense ends with fall on final bend» Kyodo News+ (Noiz kontsultatua: 2022-02-16).
  6. (Ingelesez) notiulti. (2022-02-17). «Takagi gana el primer oro olímpico individual, Bowe se abre paso» Noticias Ultimas (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]