Mikel Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mikel Torres
Mikel Torres (cropped).jpg
Portugaleteko alkatea

2008-05-15 -
Mikel Cabieces
Bizitza
Jaiotza Portugalete1970eko uztailaren  20a (49 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
euskara
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak katedraduna eta politikaria
Lantokia(k) Portugalete
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Mikel Torres Lorenzo (Portugalete, 1970eko uztailaren 20a) bizkaitar politikari eta irakaslea da. Portugaleteko alkatea da eta Bizkaiko PSE-EE-ko idazkari orokor ere bai.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Torres Lorenzo Portugaleten jaio zen 1970eko uztailaren 20an.

Ekonomia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertoko irakasle bilakatu zen, Sarrikon. Cedemi-ko (Enpresa Berrikuntzaren Zentrua) enplegu zuzendari izan zen eta, 2001ean, bizkaitar sozialistek Enplegu eta Formaziorako idazkari egin zuten, 2005era arte kargu horretan egon zelarik. Ekonomia idazkari egin zuten orduan sozialistek.

1995ean jaioterriko zinegotzi hautatua, 2008tik aurrera alkatea da, Mikel Cabieces ordezkatu zuelarik.[1]

2014an Bizkaiko PSEko idazkari nagusi izendatu zuten, Jose Antonio Pastor ordezkatuz.[2]

Egun, politikan aritzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ere izaten jarraitzen du, Sarrikoko fakultateko Finantza Ekonomia departamentuan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]