Maria Ubarretxena
Maria Ubarretxena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2015 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Urretxu, 1980ko urriaren 11 (40 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Bizilekua | Arrasate | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak |
euskara ingelesa gaztelania frantsesa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) |
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Lanbide Arrasateko Udala | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Maria Ubarretxena Cid (Urretxu, Gipuzkoa, 1980ko urriaren 11) politikaria da, EAJ alderdikoa. Urretxun jaioa, Arrasaten bizi da 2006tik, eta Arrasateko alkatea da 2015az geroztik.[1][2]
Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizarte Zientziak eta Enpresa ikasketetan lizentziatua Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, esportazio kontuetan behar egin du. Kooperatibista da, baita haren senarra ere.[3]
Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011n hasi zen zinegotzi Arrasaten. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte-Ekonomiako zuzendari izan zen.
Euskadiko Kooperatiben Goi Mailako Kontseiluaren presidentea da, eta Osalan eta Lanbideko administrazio-kontseiluen kide da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Botoaren esanahia eta garrantzia» Goiena.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
- ↑ «Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea: “Memoria berreskuratu eta elkarbizitza hobetzeko balioko du akordioak”» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
- ↑ «María Ubarretxena» www.eaj-pnv.eus (Euzkadi Buru Batzarra) 2016 Noiz kontsultatua: 2020-03-09.