Mikel Urreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mikel Urreta
Bizitza
Jaiotza Urnieta1881eko uztailaren  19a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1961eko azaroaren  29a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Mikel Urreta Etxebeste (Urnieta, Gipuzkoa, 1881eko uztailaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1961eko azaroaren 29a) gipuzkoar politikari eta euskaltzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaria zen bizibidez. Maria Zulaikarekin ezkondu zen eta lau seme alaba izan zituzten: Maritxu, Mikel, Carmen eta Rosario[1]. Donostiako udaleko zinegotzi izendatu zuten 1913. urtean, eta Gipuzkoako diputatu hautatu zuten, handik bi urtera. Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari izan zen.

Euskalgintzaren alorrean nabarmendu zen, Euskaltzaleak elkarteko buru izan zen, halaber Euskal-Esnalea elkarteko kide eta Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen[2]. Agerre, Euzkadi eta El Día agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Sona handiko hizlaria izan zen, eta haren hitzaldi batzuk argitaratuak izan dira: esaterako, 1920an, "Edesti-aurrea. Leize-Zuloak" izenekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta. Bidegileak bilduma, 2. orrialdea
  2. Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta. Bidegileak bilduma, 3. orrialdea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]