Mikhail Khodorkovski
Mikhail Khodorkovski | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1963ko ekainaren 26a (61 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Familia | |
Aita | Boris Khodorkovsky |
Ama | Marina Khodorkovskaya |
Ezkontidea(k) | Inna Khodorkovskaya (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Errusiako Teknologia Kimikoko Dmitri Mendeleiev Unibertsitatea Plekhanov Russian Economic University (en) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, filantropoa, enpresaburua, politikaria, kazetaria eta Errusiar oligarka |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Open Russia (en) Komsomol |
khodorkovsky.ru | |
Mikhail Borisovitx Khodorkovski (Mosku, 1963ko ekainaren 26a; errusieraz: Михаил Борисович Ходорковский) errusiar enpresaburua eta oligarka da. 1990ko hamarkadan Errusiako dirutza handienetakoa egin ondoren, 2003an espetxeratu zuten "eskala handiko iruzurra" eta zerga-iruzurra leporatuta. Hamar urteko kartzelaldiaren ostean, Vladimir Putin presidenteak barkamen presidentziala esleitu zion eta aske utzi zuten 2013ko abenduaren 20a[1]. Harrezkero erbestean bizi da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita judu jatorrikoa du eta ama, errusiar ortodoxoa, biak ala biak ingeniari kimikoak ziren Moskuko fabrika batean. Berak ere ingeniaritza kimikoa Moskuko Dmitri Mendeleïev Kimikako Teknologiako Unibertsitatean, eta bertan graduatu zen 1986an [2], eta horri esker, Plekhanov Ekonomia Institutuan sartu zen. Aldi berean, aktibista militante komunista zen Komsomol gazteria komunistako erakunde sobietarrean[3] . Alderdi Komunistako kidea ere bazen .
Bizitza ekonomikoan izan zuen lehen esperientzia, Komsomol-en esparruan, Berrikuntza Teknikorako Zentro bat sortzea izan zen, funtsean estatu-enpresentzako aholkularitza-jarduerak praktikatzen zituena, eta Mendebaldeko ekipamendu teknikoen inportazioa (ordenagailuak) egiten zuen. Zenbait iturriren arabera, kafetegi kooperatiboa ere sortu zuen 1985 inguruan, perestroikaren erdian. Egitura hauek aprobetxatuko zituen koñaka eta Mendebaldeko beste produktu batzuk inportatzeko eta birsaltzeko. Ordenagailu eta beste gaien trafiko horri esker, nahikoa diru biltzeko aukera izan zuen 1988rako, non Menatep izeneko bankua sortu ahal izan zuen[4].
Akzioen ordezko mailegu programari esker, 1996an, are aberatsago bilakatu zen, 300 milioi dolarretan erosi baitzuen Yukos petrolio konpainiaren %78a. Bi urteren buruan, 9.000 miliioi dolarreko merkatu kapitalizazioa zuen Yukosek, eta negozioa ezin biribilagoa suertatu zen.
Vladimir Putin boterera iritsi zenean 21. mendearekin batera, Khodorkovski agintari berriarekin geratu zen oligarketako bat izan zen (non eta Berezovski edo Gusinski, adibidez, erbesteratu behar izan ziren), baina sintoniak ez zuen asko iraun: 2003ko urrian atxilotu zuten Novosibirsk-eko aireportuan bere jet pribatutik jaitsi zenean. Espetxeratu egin zuten, eta epaiketa tarteko, hurrengo 10 urteak espetxean igaro zituen.
Zergatik Khodorkovskik pairatu zuen tratu hau? Beste oligarka batzuek negozioak egiten jarraitu zuten, baina Putinek bat aukeratu zuen beharbada adibide emateko eta ez zedin Kremlinaren politikan sartu. Beste motibo batzuk ere aipatzen dira: Chevron estatubatuarrari salmenta handi bat egin nahi ziola, Txinarako oliobide bat eraiki nahi zuela (non eta Estatuak Japoniarakoa hobesten zuen), asmo politiko pertsonalak zituela 2008an presidentziarako agertzeko, edo Putin zuzenean gutxietsi izana. Faktore guztien nahasketa izan daiteke, baina iruzur kontuak izan ziren epaiaren ardatza[5].
2013an, zigorra bete aurretik, indultua jaso zuen Putinengandik, eta harrezkero erbestean bizi da, 2015etik Londresen. Putinismoaren kritiko izaten jarraitzen du publikoki[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ En Russie, Khodorkovski libéré de son camp. 20 décembre 2013.[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Михаил Борисович Ходорковский. Биографическая справка.. ..
- ↑ Pierre Avril, « Dix ans de camp pour avoir osé défier le maître du Kremlin », Le Figaro, samedi 21 / dimanche 22 décembre 2013, page 8.
- ↑ Mikhaïl Khodorkovsky : il a bâti un empire sur les ruines du communisme. 1997-07-24.
- ↑ Wood, Tony. (2018). Russia without Putin : money, power and the myths of the new Cold War. ISBN 978-1-78873-124-9. PMC 1023858983. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Alemanez) «Rapperswil-Jona verliert seinen bekanntesten Einwohner» www.suedostschweiz.ch (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).