Mileto

Koordenatuak: 37°31′N 27°17′E / 37.517°N 27.283°E / 37.517; 27.283
Wikipedia, Entziklopedia askea
Miletos» orritik birbideratua)
Miletoko anfitetroa

Mileto[1] (grezieraz Μίλητος, Miletos, turkieraz Milet) antzinako hiri greziarra zen, Asia Txikiko kostaldean kokatua, gaur egungo Turkian.

Antzinatean lau portu zituen, baina Meandro ibaiak lurrez bete zituen eta biztanleek hiria bertan bera utzi. Hemen jaio ziren Tales, Aspasia eta Hipodamo Miletokoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliadan karioen hiri bezala izendatzen da, troiatarren alde egon zena.

K.a. 546 urtean Joniako kostaldea Pertsiako inperioak garaitu egin zuen. Mileto, Joniako kostaldean zegoenez, Pertsiakoen eskuetan erori zen, leku garrantzitsuenetako bat izateagatik agian, baina persiarrek Mileto ez inbaditzea erabaki zuten. Helenar hiria ekialdeko pentsamenduarekin hasi zen kontaktuan, eta ez zuten bakarrik grekoek beren ideiak zabaldu baita ere beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Autore batzuek Talesi esleitzen diote pentsamendu arrazional hori.

K.a. 499 eta 494 urte artean matxinada jonikoa egon zen Aristagoras zuzentzen zuena, Histieo bitartean preso zegoen persiar lurraldean. Esparta, bere laguntza ukatu zuen, Atenas laguntza txiki bat bidali zuen eta flota persiarraren kontra zuzenean borrokan ez egiteko lagundu zien. Espartaren laguntzarik gabe, iraultza gelditzea erraza izan zen eta Mileto erre egin zuten, horregatik ez zen inoiz guztiz berreraiki.

Uste da Miletok 90 kolonia edo sortu egin zituela Itsaso Beltzaren inguruan (Abidos, Amisos, Berezan, Zepi, Kolona, Eszepsis, Fasis, Istria, Limnas, Miletopolis, Odeso, Olbia Pontika, Paesos, Pantikapea, Priapo, Proconeso, Sinope, Teodosia, Tieo, Tiras, Tomis, beste batzuen artean), gaur egun horietako 45 egin zurtuela konfirmatuta dago.

Miletoar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

37°31′N 27°17′E / 37.517°N 27.283°E / 37.517; 27.283