Minna Cauer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Minna Cauer
Minna Cauer 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Freyenstein1841eko azaroaren  1a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1922ko abuztuaren  3a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Eduard Cauer Itzuli  (1869 -
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak pedagogoa eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Alderdi politikoa Democratic Union Itzuli

Wilhelmine Theodore Marie Cauer, abizenez Schelle jaioa, Minna Cauer izenez ezaguna (Freyenstein, Brandenburgo, Alemania, 1841eko azaroaren 1a - Berlin, 1922ko abuztuaren 3a) alemaniar hezitzailea izan zen, kazetaria eta erdi klaseko emakumeen mugimenduko aktibista.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastore luterano baten alaba zen, eta Freyensteinen hazi zen, Brandenburgoko Probintzian. August Latzel ezkertiar hezitzaile eta medikuarekin ezkondu zen 1862an, baina 1866an alargundu zen. Ondoren, irakasle izateko hezi zen, eta Parisen lan egin zuen urtebetez, Eduard Cauerrekin ezkondu aurretik. Harekin, Berlinera lekualdatu zen.[1]


Bigarren aldiz alargundu zen 1881ean, irakasle lanean hasi zen berriz, eta emakumeen historia aztertzen hasi zen. Emakumeen Ongizaterako Elkartea sortu zuen (Frauenwohl) Berlinen 1888an, eta haren buru aritu zen 1919 arte, emakumeen eskubideen eta abortua eskubideen aldeko borrokan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Encyclopedia of women social reformers 1 ABC-CLIO .