Edukira joan

Miranda do Douro

Koordenatuak: 41°30′N 6°16′W / 41.5°N 6.27°W / 41.5; -6.27
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Portugalgo hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Miranda do Douro
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBragantza
Posta kodea5210
Geografia
Koordenatuak41°30′N 6°16′W / 41.5°N 6.27°W / 41.5; -6.27
Map
Azalera487,18 km²
Altuera675 m
MugakideakMogadouro, Fermoselle, Villar del Buey, Fariza (en) Itzuli, Torregamones, Villardiegua de la Ribera, Fonfría, Alcañices eta Bumioso
Demografia
Biztanleria7.482 (2011)
Dentsitatea15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia273
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBimenes, Aranda de Duero eta Ortheze
cm-mdouro.pt

Miranda do Douroportugesez— edo Miranda de l DouromirandesezPortugalgo hiria da. Concelho izaera du eta Tras-os-Montes Garaia azpieskualdean dago, Bragantza barrutian. 488,36 km²-ko azalera eta 8.048 biztanle ditu (2001ean).

Bertan astur-leonesaren aldaera mirandesak izaera ofiziala du.

Katedralaren aurrealdea.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
7 706 7 146 10 639 11 272 18 972 9 948 8 697 8 048 7 482

Miranda herria Dionisio erregeak fundatu zuen. Dueroko itsaslabarretan zegoen eta Duero eta Fresno ibaiek bustitzen zuten. Alcañizesko Itunaren garaian -Portugalgo erregeak (Dionsio) eta Leongo eta Gaztelako Fernando IV.ak sinatua -, Mirandak, 1286ko abenduaren 18an, herri (villa) mailara igo zuten eta pribilegio zaharrak handitu zizkioten.

Gutunaren abantailetako bat izan zen Mirandak ez zuela inoiz koroa utziko. Une horretatik aurrera, Miranda pixkanaka Tras-os-Montes herri hesituen artean garrantzitsuena bihurtu zen. 1545eko uztailaren 10ean, Joan III jaunak Miranda do Douro hiri-kategoriara igo zuen, eta Tras-os-Montesko lehen elizbarrutia bihurtu zen (1545eko maiatzaren 22ko Paulo III.a Aita Santuaren bulkada bidez). Hala, Miranda Trás-os-Monteseko hiriburu, gotzainaren egoitza, kanonigoak eta elizako beste agintari batzuen egoitza bihurtu zen, baita agintari militar eta zibilenak ere.[2]

1762an, Zazpi Urteko Gerraren testuinguruan, armada franko-espainiarrak, Sarriako markesaren agindupean, Miranda do Douro hiria inguratu zuen. Bolborina gazteluaren gotorlean barruan zegoen, 500 bat bolbora upel zituen eta eztanda egin zuenean, leherketak gazteluko defentsak eta inguruko zenbait auzo suntsitu zituen. Ez dago jakiterik leherketaren arrazoia zein izan zen. Hiriko biztanleen herena inguru, 400 pertsona, hil zen hondamendi hartan, eta horrek Mirandaren hondamen erlijioso, demografiko eta urbanoa eragin zuen.

Gerra horri Mirandum gerra deitu zioten. Ia bi urte geroago, 1764an, Frei Aleixo Miranda Henriques jaunak (23. gotzaina) Miranda utzi eta egoitza Bragantzan ezarri zuen. Egoitza berri hori 1780tik aurrera behin betiko geratu zen.[2]

Berrehun urte geroago, Picote eta Mirandako urtegien eraikuntzari esker, eskualdea garapen ekonomiko nabaria izan zuen. Horrez gain, gaur egun mugaz bestaldeko espainiarrentzat merkatal gunea da eta turismoari lotutako zerbitzuek pisua hartu dute.[2]

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Instituto Nacional de Estatística"
  2. a b c (Portugesez) «História» www.cm-mdouro.pt (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  3. (Portugesez) «Cidades Geminadas» www.cm-mdouro.pt (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bragantza barrutia

Alfândega da Fé Bragantza Carrazeda de Ansiães Freixo de Espada à Cinta Macedo de Cavaleiros Miranda do Douro Mirandela Mogadouro Torre de Moncorvo Vila Flor Vimioso Vinhais