Edukira joan

Mireia Elkoroiribe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mireia Elkoroiribe


Durangoko alkate

2023ko ekainaren 17a -
Ima Garrastatxu Urbaneja
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren presidentea

2019ko irailaren 18a -
Bizitza
JaiotzaAbadiño1975eko abuztuaren 18a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Facebook: mireia.elkoroiribe Edit the value on Wikidata

Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia (Abadiño, Bizkaia, 1975ko abuztuaren 18a) politikari eta enpresaburua, Durangoko zinegotzia, Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea eta Durangoko Udal hauteskundeetan alkategaia, EAJren eskutik, 2019-2023 legegintzaldian.

2023ko ekainaren 17an Durangoko alkate bilakatu zen PSE-EEren eta PPren babesarekin.[1]

Deustuko Unibertsitatean Turismo ikasi zuen, Londresen publizitatea, harreman publikoak eta marketinga eta Madrilgo Complutensean, barne komunikazioko masterra egin zuen.

Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik zenbait kargo publiko eskuratu ditu. Eusko Trenbideak-en idazkaria izan zen, ondoren Euskal Trenbide Sarearen komunikazio arduraduna eta 2007tik 2009ra, Garraio Zuzendaria izan zen.[2] [3] Hezkuntza departamentuko aholkulari ere izan da eta 2017tik 2018ra, Osasun Kontseilariaren aholku kabinetearen zuzendaria.[4][5] Durangoko Udal hauteskundeetan alkategaia izan zen 2019an,[5] eta 2023ko Udal hauteskundeetarako ere aurkeztu da.[6][7]

Elkoroiribe enpresaria ere bada, Dilusiones se Vive, ekimenak antolatzen dituen enpresa, Montevideoko joko eta apustu aretoa, eta Urtzi tabernako bazkidea ere bada.[5][6][8]

Durangaldeko Mankomunitatearen Presidentea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailaren 18an Durangaldeko Mankomunitatearen Presidente hautatu zuten Abadiñoko Astola etxean, lau urterako kargua dena. Lehentasunen artean, enpresen lehiakortasuna sustatzea izango zela adierazi zuen, nahiz eta gizarte zerbitzuen, euskararen eta zaborren kudeaketa ere kontuan hartuko zituela ere esan zuen.[9][10][11]

Durangoko alkate

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mireia Elkoroiribe Durangoko alkate izendapenean (2023)

2023ko ekainaren 17an Durangoko alkate bilakatu zen, aurreko legegintzaldia oposizioan egon ostean, PSE-EEren eta PPren babesarekin. EH Bilduko Ima Garrastatxuk bere hautagaitza aurkeztu zuen arren, ez zuen boterera iristeko beharrezko babesa lortu.[1]

Elkoroiribek kargua hartzean ondorengoa adierazpenak egin zituen:

Legegintzaldia “arduraz” eta gainerako alderdiekin “batera” garatu gura dut. “Hori da gure borondatea eta konpromisoa”

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «[BIDEOA Mireia Elkoroiribe da Durangoko alkate berria, PSE-EEren eta PPren babesagaz - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Mireia Elkoroiribe, nueva directora de Transportes» El Diario Vasco 2007-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  3. (Gaztelaniaz) Uriona, Alberto. (2007-12-12). «"Hay que pensar muy bien las restricciones al coche"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  4. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia - Noticias» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  5. a b c (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia será la candidata de EAJ-PNV a la Alcaldía de Durango» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Mireia Elkoroiribe repetirá como candidata a la Alcaldía de Durango» durangon.com 2022-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  7. (Gaztelaniaz) «La jeltzale Mireia Elkoroiribe repetirá como candidata a la Alcaldía de Durango» El Correo 2022-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Mireia Elkoroiribe repite como candidata a la Alcaldía de Durango por el PNV | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  9. Press, Europa. (2019-09-18). «Mireia Elkoroiribe, concejala del PNV en Durango, presidirá laMancomunidad de la Merindad de Durango» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  10. «15 empresas y centros formativos de Durangaldea firman su compromiso de adhesión al proyecto LANDUE - Comunicación - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  11. «Mireia Elkoroiribe promete reforzar Behargintza "para asesorar, informar y apoyar a autónomos y PYMEs"» Mugalari Kultura 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]