Euskal Trenbide Sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea
Euskal trenbide sarea logo.svg
Amara train station.jpg
Amarako geltokia, Bilbo-Donostia eta Donostia-Hendaia trenbideen geltoki-burua.
Mota Erakunde Publikoa
Sektorea Burdinbideak
Sorrera 2004
Sortzailea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Done Bikendi kalea 8, 14. solairua - Albia eraikina; 48001 Bilbo
Presidentea Arantxa Tapia Otaegi[1]
Merkatuak Euskal Autonomia Erkidegoa
Langileak 267 (2017)[2]
Eskumendekoak Eusko Trenbideak
Metro Bilbao
Euskal Y-a
Webgunea www.ets-rfv.euskadi.eus
Oharrak *ETS sortzerakoan Eusko Trenbideak enpresaren azpiegiturak ETSk bereganatu zituen.
Kronologia
Eusko Trenbideak*
• IMEBISA
Euskal Trenbide Sarea

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) Euskal Autonomia Erkidegoaren esku dauden burdinbide-azpiegiturak eraiki, mantendu eta kudeatzen dituen erakunde publikoa da. 2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez sortu zuen Eusko Jaurlaritzak,[3] eta 2006ko abuztuaren 1.an bereganatu zituen azpiegiturak.[4]

ETSren azpiegiturak Eusko Trenbideak (Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Euskotren Kargo), Renfe Operadorak (Renfe Feveren Transkantauriarra Donostia-Basauri tartean) eta Metro Bilbao eragileek erabiltzen dituzte, nahiz eta aipatutako azken kasu honetan azpiegituraren jabetza Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin partekatzen den.

Metro Bilbao enpresak erabiltzen duen azpiegitura Bilboko Metrorako Ingeniaritza (IMEBISA) enpresa publikoak eraiki zuen, ETSn integratu zena azken hau sortu zenean. Era berean, ordura arte Eusko Trenbideak enpresarenak ziren azpiegiturak ETSk bereganatu zituen.

Euskal Y-ari dagokionez, ETSk Gipuzkoako adarreko tarteak eraikitzen ari ditu, Eusko Jaurlaritzak aurreratutako dirua gero kupotik kenduko zaiona.

Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Trenbide Sareak guztira 297,739 kilometroko luzera du: 242,382 km Euskotren Trenak ustiatuta (zeinetatik 4,505 elektrifikatu gabe dauden, Burdinbidearen Euskal Museoan, Lasao-Azpeitia lurrunezko trenari dagozkienak, eta beste 1,198 kilometro Larreinetako funikularrari dagozkienak),[5] 41,82 km Metro Bilbaok ustiatuta, eta 13,537 km Euskotren Tranbiak ustiatuta. Hurrengo trenbideak kudeatzen ditu:

  • Basurtu Ospitalea - Ariz trenbidea, 7,8 kilometrokoa.
  • Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbidea, 5,7 kilometrokoa.

Bestalde, iraganean hurrengoak ere kudeatu zituen:

  • San Ignazio - Deustu - Ola trenbidea
  • Zumarraga - Zumaia trenbidea (Urolako trena)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin hitzarmena sinatu ondoren Basurtu Ospitalea - Ariz eta Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbideen eskualdaketa gauzatu zen 2018ko abenduaren 15ean, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuari jarraiki.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskal Trenbide Sarea «ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN OSAKETA» . Noiz kontsultatua: 2018-11-21 .
  2.   Euskal Trenbide Sarea «Antolakuntza eta giza taldea» . Noiz kontsultatua: 2018-11-21 .
  3.   Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria . Noiz kontsultatua: 2017-10-22 .
  4.   (PDF) Euskal Trenbide Sarea - Memoria 2014 83. orrialdea . Noiz kontsultatua: 2017-10-22 .
  5.   Euskotren «Trenak» . Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  6.   «Jaurlaritzak bi trenbide linearen kudeaketa bere gain hartuko du larunbatetik aurrera» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]