Miren Larrion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Larrion
MirenLarrion.jpg
Bizitza
Jaiotza Legazpi1969ko otsailaren 28a (52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpi, Gipuzkoa, 1969ko otsailaren 28a) ingeniaritzako irakaslea eta politikari ohia da, EH Bilduko koalizioan.

Legazpin jaio bazen ere, zazpi urte zituenetik Gasteizen bizi da. Ingeniaritza Industrialean eta Ingurumen Ingeniaritzan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. Gainera, Armentia ikastolaren kooperatibako presidente izandakoa da.

2015ean Gasteizko Udalerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izan zen eta bere alderdia bigarren izan zen. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen. 2020ko otsailaren 22an dimisioa eman zuen, EH Bilduren kode etikoa urratzeagatik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]