Edukira joan

Mizenastar greziera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mizenastar greziera
Μυκηναϊκή ελληνική
Homerotar Greziaren mapa
Datu orokorrak
EskualdeaHegoaldeko Balkanak eta Kreta
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hellenic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza malgukaria
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala
AlfabetoaLinear B (en) Itzuli
AurrekariaProto-Greek (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3gmy
Glottologmyce1241
Linguist Listgmy
IETFgmy

Mizenastar greziera grezierazko formarik arkaikoena da, Mizenastar zibilizazioaren garaian hegoaldeko Grezian, Kretan eta Zipren mintzatua. K.a. XII. mendean oraindik hipotesitzat jo dezakegun doriar inbasioa eta gero antzinako grezierak ordezkatua izan zen. B lineal izeneko silabarioan egindako idazkunak egun ditugun haren aztarna bakarrak dira.[1] Hitzak ulertezinak ziren, Michael Ventrisek 1952an deszifratu zituen arte.

Mizenasko grekoa greziera hizkuntzaren lehen forma egiaztatua da. Grezia kontinentalean eta Kretan hitz egiten zen, Mizenastar Grezian (K.a. XVI. mendetik XII. mendera). Hizkuntza B linealeko inskripzioetan kontserbatzen da, Kretan lehen aldiz K.a. XIV. mendea baino lehen lekukotu zen idazkera batean. Inskripzio gehienak Knossosen, Kretako erdialdean, eta baita Peloponesoko hego-mendebaldean dagoen Pilosen aurkitutako buztinezko taulatxoetan daude. Beste taulatxo batzuk Mizenas hirian bertan, Tirinton eta Tebasen eta Kretako mendebaldeko Kanean aurkitu dira.[2] Hizkuntzaren izena Mizenas izenetik dator, Mizenas hiria izan zelako garaiko hiri-estatu boteretsuenetako bat eta garaiko greziar zibilizazioari ere izen amaten baitrio.

Taualtxoak denbora luzez ezin izan ziren deszifratu, eta hizkuntza dezberdin anitz iradoki ziren haientzat, Michael Ventrisek, Alice Koberren lan zabalean oinarrituta, idazkera deszifratu zuen arte 1952an.[3]

Taulatxoetak testuak gehienbat zerrendak eta inbentarioak dira. Ez da prosazko narraziorik geartu, are gutxiago mito edo poesia.[4] Hala ere, asko ikas daiteke erregistro hauetatik ekoizleei eta Mizenako Greziari buruz, Greziako Aro Ilun deiturikoaren aurreko garaiari buruz.

B lineala idazkuna 1250-1180. Mizenasko kulturako gunean aurkitua. Mizenasko arkeologia museoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chadwick, John. (1976). The Mycenaean World. Cambridge University Press ISBN 0-521-29037-6..
  2. (Ingelesez) Chadwick, John. (1976). The Mycenaean World. Cambridge UP ISBN 0521290376..
  3. University of Cambridge. (2023ko urtarrialren 15a). «Cracking the code: the decipherment of Linear B 60 years on» Research news (University of Cambridge).
  4. (Ingelesez) Cartledge, Paul. (2011ko urriaren 27a). Ancient Greece: A Very Short Introduction. Oxford University Press, 17 or. ISBN 9780199601349..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.