Moise Kisling
Moise Kisling | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1891ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Sanary-sur-Mer, 1953ko apirilaren 29a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Influentziak | Marc Chagall |
Mugimendua | Parisko Eskola |
Genero artistikoa | erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() |
Moise Kisling (Krakovia, 1891ko urtarrilaren 22a - Sanary-sur-Mer, 1953ko apirilaren 29a) frantses margolari eta marrazkilaria izan zen, jatorriz poloniarra.
Krakovian egin zituen Arte Ederretako ikasketak. 1910ean Frantziara joan eta M. Jacob, Picasso, J. Gris, Chagall, Soutinekin elkartu zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Parisko eskolako margolari nagusietakoa izan zen. Modiglianiren gisako kanon baten araberako irudiak margotu zituen, baina hark baino joera errealistagoz. Parisko pertsona ezagunen erretratuak ere egin zituen (Colette, Arletty, Marie Laurencin).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.