Moises Enbeita
Itxura
| Moises Enbeita | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Muxika, 1945 (80/81 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Moises Enbeita Ealo (Muxika, Bizkaia, 1945) bertsolari eta bertso epaile bizkaitarra da, Bizkaiko Txapelketaren talde antolatzaileko kidea urte luzez izan dena[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia bertsozalean hazi zen Moises Enbeita, Balendin aita eta Jon anaia bertsolari handiak izanak dira[2]. Moises ordea berandu hasi zen bertsotan. 1982ko, 1986ko eta 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. 2000. urtean Bizkaiko Txapelketan epaile lanak egin zituen eta ordutik Bizkaiko Txapelketako talde antolatzailean ibili da. 2021ean Nerea Ibarzabal txapeldunari hark jarri zion txapela Joseba Etxeberriarekin batera[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Moises Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-07-11).
- ↑ «Moises Enbeita: 'Talderik ezean, ez dago txapelketea aurrera ateratzerik'» bizkaie.biz (kontsulta data: 2023-07-11).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2023-07-11). «Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak elkarrekin jantziko diote txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari» Berria (kontsulta data: 2023-07-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |