Mungo Park

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mungo Park
Mungo Park portrait.jpg
Bizitza
JaiotzaEskozia1771ko irailaren 11
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBussa (en) Itzuli, 1806 (34/35 urte)
Heriotza moduaistripua: itotzea
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Selkirk High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, esploratzailea, mediku idazlea, zirujaua, naturalista eta geografoa

Mungo Park (Foulshiels, Selkirkshire, Eskozia, 1771ko irailaren 11 - Bussa, Nigeria, 1806) eskoziar esploratzailea izan zen. Afrika esploratzen jardun zuen, Niger ibaia topatu zuen lehenbiziko gizon zuria izan zelarik. Azken esplorazio horretan hil zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo espedizioan Gambiara joan zen (1795), Londresko African Association esploratzaile elkartearen zerbitzuan, Niger ibaia ikertzeko asmoz. Nigerreraino iritsi zen eta Segutik Sillara ibaia jaitsi ondoren, Bamakon barrena Pisaniara (Gambia) itzuli zen 1797. urtean.

Beste espedizio batean (1805), Nigerra iritsi zen Bamakondik igaro ondoren; han, lekukoen erasoaldi batean, hil zen. Travels in the Interior Districts of Africa (Bidaiak Afrika barneko eremuetan) obra idatzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungo Park Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]