Mexikar muralismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muralismo» orritik birbideratua)
Tenochtitlan hiria Azteka garaian erakusten duen Diego Rivera margolariaren murala. Mexiko Hiriko Jauregi Nazionalean.

Mexikar muralismoa mexikar margolaritzan eman zen mugimendua da. Mugimenduak 1920 eta 1960 bitartean izan zuen garai garrantzitsuena, ondorengo artista mexikarrengan ere eragina izan zuen arren.

Bere oinarri politikoengatik da ezaguna, batez ere Marxismoaren eragina jaso zuen eta Mexikoko iraultzaren ondorengo egoera politiko eta sozialarekin zerikusia izan zuen. Irakastea zuen helburu. Edozein arraza edo klase sozialeko pertsonak ikusi zezakeen toki publikoetan margotzen zuten. Momentuko egoera sozial eta politikoa eta herriaren historia deskribatzen zuten. Mexikoko jendea elkartzea eragin zuen.

Mugimenduari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko iraultzaren ondoren artista asko bere lurraren jatorrizko sustrai bila hasi zen. Mexikoko historia eta artea inspirazio iturri hartu zituzten, Mexikoko kolonaurreko kulturak eta herriak bereziki eta horrela Mexikar margolaritza birsortu zuten. Mexikoko muralismoak 1920. hamarkadatik Latinoamerikan eta Estatu Batuetan eragin nabarmena izan zuen.

Gaiak muralistek bizi zuten testuinguruaren araberakoak ziren: konkista, Mexikoko iraultza, industrializazioa, kultura herrikoieko pertsonai nagusiak, herriko ohiturak, Mexikoko buruzagiak, gizarte zibila, militarrak, sozialismoa eta kapitalismoa.

1920tik aurrera gobernuak artistak eskola, ministerioa, eliza eta museoetako hormak muralez margotzeko kontratatu zituen. Muralak Mexiko Hiriko eta Mexikoko beste hiri batzuetako eraikuntza ofizial gehienen hormetan aurkitu daitezke.

1940ko hamarkadan Estatu Batuetako "Works Progress Administration" agentziako arte mugimenduaren inspirazio iturri nagusia Mexikoko muralismoa izan zen. Mexikoko Diego Rivera margolaria New Yorkeko Rockefeller Center eta Detroit-eko Ford inbertitzaile pribatuek kontratatu zuten. New York-en lan egin zuen bitartean, lagundu zioten artistek harengandik freskoak margotzeko teknikak ikasi zituzten.

Artistak eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Rivera margolariaren lana.
  • Diego Rivera. Bere lan garrantzitsuenetako batzuk: Paisai Zapatista eta Molendera
    • Mexikoko Jauregi Nazionala.
    • Batxilergo eskola nazionala.
    • Hezkuntza Publikoko Sekretaritzako bulego zentralak.
    • Detroit-eko Arte Institutua.
    • Igande arratsaldeko ametsa Mexiko Hiriko zuhaizti zentralean
Josep Renau margolariaren hispanitatearen muralaren zatia. Ohianeko kasinoan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]