Musa ibn Furtun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musa ibn Furtun
Vali (Islam)

773 - 788
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HerrialdeaKordobako emirerria
HeriotzaZaragoza, ezezaguna ( urte)
Familia
AitaFortun ibn Qasi
Ezkontidea(k)Oneka Iruñekoa
Seme-alabak
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Musa ibn Furtun, Muza ibn Furtun, [1] Musa ibn Fortun edo Muza ibn Fortun[2] -arabieraz: موسى بن فرتون‎, Mūsa ibn Furtūn- baita Musa edo Muza I.a izenaz ezaguna (740 baino lehen - Zaragoza, 802) VIII. mendeko Arnedo, Zaragoza eta Tarazonako gobernadore musulmana zen.

Arbasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musa Banu Qasi leinu muladikoa zen: aitona Cassius kondea zuen, baskoi edo bisigodo jatorria zuen euskal aitonen semea.

Aita Furtun zuen, Cassius kondearen lehensemea kondea islamera bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa, Errodrigo azken bisigodo erregea eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba[3].

Ezkontzak eta seme alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musak Oneka ezkondu zuen (Ximenorekin ezkondu, Eneko Arista Iruñeko lehendabiziko erregearen ama izan eta alarguna geratu zena). Sei seme-alabak izan zituen:

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

788an Abderraman I.a Kordobako emirra hil zenean, bere hiru semeen arteko borroka (Suleiman, Hixam eta Abdulah) hasi zen emir berria izateko. Musa ibn Furtunek Hixamen alde egin eta hau emir bihurtu zenean ospea eta botere lortu zituen. Zaragoza eta Tortosa arteko eskualdean omeiarren aurkako altxamendua bukatzeko ere lagundu zuen, Tortosako mendietan Said ibn al-Husein borrokatuz.

Altxamenduan Zaragoza okupatu zuen emirraren izenean (789) baina Matruh ibn Suleiman Bartzelonakoaren eskuetan galdu zuen. 802ko abenduan Zaragozan altxatu zuen baina matxinadan hil zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]