Edukira joan

Musa ibn Musa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musa ibn Musa

Bizitza
JaiotzaArnedo, 785
HerrialdeaKordobako emirerria
BizilekuaTuterako gaztelua
HeriotzaTutera862ko otsailaren 26a (egutegi gregorianoa) (76/77 urte)
Familia
AitaMusa ibn Fortun
AmaOneka Iruñekoa
Ezkontidea(k)Assona Enekoitz  (820 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musa ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (arabieraz: موسى بن موسى‎, Mūsa ibn Mūsa) (Arnedo, 785Tutera, 862ko irailaren 26a), baita Muza ibn Muza, Musa II.a,[1] Musa mairua edo Musa Handia izenez ezaguna, Ebro haraneko jauna eta Tutera, Huesca eta Zaragozako wali musulmana zen[2].

Musa Banu Qasi muladi leinuakoa zen: aita Musa I.a zuen (aita Furtun, Cassius kondearen lehensemea kondea islamera bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa, Rodrigo azken bisigodo erregea eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba zituena[3]) eta ama Oneka.

Bere gaztaroan Musa ibn Furtun bere aita, VIII. mendeko zenbait agiritan agertzen dena, hil omen zuten. Oneka bere ama Eneko Aristaren iruindar duxen ama ere bazen, orduan biak sasi-anaiak ziren.

Ezkontzak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko aldiz, Musa Asona Enekoitzekin ezkondu zen, bere anaiorde Eneko Aristaren alaba. Lau seme-alaba izan zituzten:

Bigarrenez Maimona bint Zahir ibn Furtun bere lehengusua ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten:

Musa matxinoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehendabiziko urteak ilunak dira. Hala ere, badaude 824an baskoien alde Orregako hirugarren guduan aritu zuela esaten dutenak. Gudu honi esker, Iruñeko Erresuma frankoen eskuetatik at bere burujabetasuna mantentzea lortu zuen. Era berean, 839an Furtun ibn Musak "Loderik" edo "Luzriq" izeneko Galiziako erregearen[4] aurkako kanpaina zuzendu eta Arabako defentsak sestran jarri zituen.

Abd ar-Rahman II.a Kordobako emirrak Tutera eta Arnedoko wali izendatu zion eta Abd al-Wahid ibn Yazid lagundu zuen Bartzelonako konderriaren aurkako bere espedizioan.

841ean Eneko Arista bere sasi-anaiaren lurraldeen aurkako erasoak eta Zaragoza eta Tuterako waliak ziren Abd Allah eta Amir ibn Kalaybek Abd al-Yabbar ibn Qasi bere senidearen aurkako erasoak zirela eta, Musa eta Enekok Abd ar-Rahman II.aren aurka matxinatu ziren. Bere erantzuna latza zen oso eta Mutarrif kalifaren semeak eta Abd al-Wahid ibn Yezid Iskenderanik zuzenduriko kanpaina hasi zuen.

842an Aragoiko konderriaren aurkako espedizioa egiten ari zela, Tuterara itzuli behar izan zuen Abd ar-Rahman II.aren armadak Banu Qasien lurraldeak okupatzen ari zelako. Harit ibn Bazi jeneralak, emirraren ordezkari berezia zena, Borja setiatu eta Musaren semea Lubb ibn Musa ibn Musa atxilotu zuen. Tuterarantz jo zuenean, Musa beraren hiria, laster okupatu zuen. Kapitulazio itunetan adostu zuten Musa Arnedora joan zitekeen baina Haritek itunari uko eta Musa eraso zuen. Musak Gartzia Eneko koinatuaren laguntza eskatu eta biek elkarrekin Harit irabazi eta bederatzi hilabetez izan zuen preso.

Abd ar-Rahman II.ak bere armadaren porrota ezagutu zuenean, beste espedizio bat prestatu zuen Banu Qasieta Aritza leinuaren aurka. Espedizio honek Iruñea arpilatu (843) eta Harit askatu zuen, Musa ibn Musa Arnedoko wali izateko izendapenaren truke. 844an beste espedizio bat egin zuen Abd ar-Rahmanek eta porrota gogorragoa izan zen: Musaren sasi-anaia eta iruindar armadaren buruzagia zen Orti Eneko hiltzeaz gain, Musa eta Eneko gutxigatik ihes eta nafar nobleteriaren gehienak kordobatarren alde egin zuen.

Urte berean bikingoek Iberiar penintsulako kostaldeko herriak eraso zituztenean, Kordobako emirrak bere mendekoei eskatu zieten mugetako gotorlekuak laguntzea. Azaroaren 11n, Musa ibn Musaren armadak Moron de la Fronteran 16.000 bikingoko armada irabazi zuen. Garaipen horri ezker, Kordoban ospea izan ez ezik Lubb ibn Musa ibn Musa semea askatzea ere lortu zituen, semea Kordoban bi urte gatibu eman zituela.

Etxera itzuli bezain pronto, Musa berriro errebelatu zen. Emirrak Muhammad semeak zuzendutako espedizioa bidali zuen Tuterara. Guda galdu eta gero, Lubb ibn Musa ibn Musa Kordobara itzuli zen, orduan Galindo Eneko iruindar lehengusuarekin batera.

845ean berriro matxinatu zen. Muhammad, Abd ar-Rahmanen semea, Tutera hartu zuenean, Musak errenditu eta Lubb ibn Musa bere semea eta Galindo Eneko bere iloba emirraren gortera joan ziren gatibu. 846an berriz ere matxinotu eta Hishamek, emirraren semea ere bazena, zuzendu zuen bere aurkako espedizioa.

Musa berriro 847 eta 850ean matxinatu zen, azkenean Gartzia Enekoren laguntzarekin. Porrotaren ondoren Ismail ibn Musa ibn Musa gatibu hartu zuen emirrak.

Hegiraren 237. urtean, 852an, Eneko Arista hil eta semea Gartzia Enekok Banu Qasiekin harremanak hautsi eta Ordoño I.a Asturiaskoa aliatu zuen.

Laster Kordobako emirra zen Abd ar-Rahman II.a ere hil zen. Muhammad I.a oinordekoak saiatu zuen mugetako walien adiskidetasuna bilatzea. Hori zela eta, 852an Musa ibn Musa Zaragozako wali izendatu zion. Tropa berriari esker, Musa Iruñeko Erresuman sartu eta Albeldan lortu zuen garaipena. Hurrengo hamarkadan bere boterea une gorenera heldu zen. Zaragoza, Tutera, Huesca eta Toledo kontrolatu zituenean de facto taifa erresuma bat osatu zuen, Naiaratik Zaragoza eta Calatayudera zabaltzen zena eta Kordobako emirerria eta Asturiasko erresuma baliokideak zituena.

854an, Toledo matxinatu eta emirrekin batera Guadalaceteko guduan parte hartu omen zuen Gartzia Eneko eta Ordoño I.a Asturiaskoak babesturiko matxinoen aurka. Musulmanen garaipenari ezker, Musa Handia eta "Hispaniako hirugarren erregea"[5] ezizenak hartu zituen. hurrengo urtean Araba eraso zuen.

856an, Muhammad I.ak Musari eskatu zion armada bat prestatzea Marca Hispanica izeneko eskualdea arpilatzeko. Banu Qasien armadak bere kabuz Bartzelona eta Terrassa eraso zituen. 859an Toledoko wali bilakatu eta urte berean Björn Järnsidak eta Hasteinek zuzendutako 69 itsasontziko bikingo-espedizio batek Iruñea arpilatu eta Gartzia Eneko bahitu zuten[6]. Musak egoera aprobetxatu eta Nafarroako gotorleku batzuk hartu zituen. Honek erresuma kristauen arteko aliantza sortu zuen Ordoño I.a Asturiaskoaren zuzendaritzapean. Asturias, Leon, Euskal Herria, Gaskonia eta frankoen tropek Laturce mendiko guduan irabazi zituzten musulmanak. Gudu honen porrotak eragina izan zuen Musagan, eta Lubb ibn Musa ibn Musa menpekotza zin egin zion Ordoño I.a Asturiaskoari, aita bera iruzur eginez.

Kordobara Musaren porrotaren berria ailegatu bezain pronto, Muhammad I.a emir berak zuzendu zuen armada handia. 860an armadak Iberiar penintsula gurutzatu zuen Nafarroa erasotzeko. Musulmanak aise lortu zuten garaipena, Musa kargutik kendu eta Orti Gartzeitz hartu zuten gatibu (bere aita bikingoek askatu berria zena), Kordoban hogei urte emango zituena.

Musa II.aren heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan zehar, Musaren botere murriztua izan zen eta Kordobako emirraren menpean zegoen Markako gobernadore baino ez zen. 861ean Muhammadek Musari Bartzelonako konderriaren aurkako kanpainian bigarren mailako lanak egiteko eskatu zion.

Musa Handia larriki zauritua izan zen Guadalajaran 862an Asraq ibn Mantil berberea borrokatzen ari zela. Zauriak zirela eta, Musa 862ko irailaren 26an hil zen Tuterako bere jauregian.

Musa hil ondoren, semeek Banu Qasien lurraldeak banatu zituzten, Muhammad I.aren babespean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5-96 or..
  3. (Ingelesez) Banu Qasien genealogia
  4. Aditu batzuen ustez, Rodrigo Gaztelakoa, eta besteen ustez, Alfontso II.a Asturiaskoa.
  5. tertium regum in Spania
  6. Lagerquist, Lars O.. (1997). Sveriges Regenter, från forntid till nutid. Stockholm: Norstedts, 24 or. ISBN 91-1-963882-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]