Mutarrif ibn Musa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutarrif ibn Musa
Iruñako valia

789 - 799
Semeno Indartsua - Belasko Baskoia
Bizitza
JaiotzaZaragoza, VIII. mendea
HeriotzaIruñea, 799 ( urte)
Familia
AitaMusa ibn Fortun
Amaezezaguna
Anai-arrebak
Familia
Leinuabanukasitar
Jarduerak
JarduerakVali (Islam)a

Mutarrif ibn Musa ibn Fortun ibn Qasi (arabieraz: مطرف بن موسى بن فرتون بن قاسي بن فرتون‎; ?Iruñea, 799) Iruñeko azken vali musulmana zen (789?-799).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutarrif ibn Musa edo Mutarrif ibn Muza[1] Banu Qasi muladi leinukoa zen: aita Musa I.a zuen (aita Furtun, Cassius kondearen lehen semea islamera bilakatu baino lehenago jaioa, eta ama Aixa, Roderiko azken errege bisigodoaren eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba zituena)[2]. Itxuraz, 789an bihurtu zen Iruñeko vali, Musa I.ak Hixam I.a Kordobako emirrari lagundu zionean.

799an, Karlomagno frankoen erregeak matxinada kristaua antolatu zuen musulmanen aurka. Altxamendu horretan Mutarrif valia hil zen eta hiriaren kontrola Belaskotarren eskuetan erori zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. (Ingelesez)Banu Qasien genealogia
  3. Cañada Juste, Alberto. (1980). «Los Banu Qasi (714 - 924)» Príncipe de Viana 41 (158-159): 6-8. ISSN 0032-8472..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]