Musa ibn Nusair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Musa ibn Nusair
Wali of Al-Ándalus Itzuli

714 - 716
Bizitza
Jaiotza Siria, 640 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Omeiatar Kaliferria
Talde etnikoa Lakhmids Itzuli
Heriotza Damasko, 716 (egutegi gregorianoa) (75/76 urte)
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra eta Wali Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Muslim conquest of the Maghreb Itzuli
Iberiar penintsulako konkista musulmana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Musa ibn Nusair[1][2] edo Muza ibn Nusair (arabieraz: موسى بن نصير‎ Mūsá bin Nuṣayr; 640716) Al-Walid I.a omeiatar Kalifaren gobernadore eta jenerala izan zen. Iparraldeko Afrikako probintzia musulmanen (Ifrikija) gobernadore zela, Bisigodoen Erresuma konkistatu zuen.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abu Abd ar-Rahman Musa ibn Nusair ibn Abd ar-Rahman Zaid al-Lajmi (arabieraz: أبوعبد الرحمن موسى بن نصير بن عبد الرحمن زيد اللخمي‎) jaioa, 71 urte zituen musulmanen konkista hasi zenean.

Horretarako bisigodoen arteko liskarrak aprobetxatu zituen. Tronua lortzeko bi hautagai ziren: alde batetik, Agila II.a (Witiza azken erregearen semea) eta bestetik, Rodrigo. Aristokraziaren gehienak Rodrigo hautatu zuenean, Agilaren aldekoek Musa ibn Nusairren laguntza eskatu zuten.[4] Musak Tariq ibn Ziyad jenerala bidali eta hau, 7.000 soldaduekin batera, 711ko apirilaren 30ean Gibraltarren lehorreratu zen. Tariqek Guadaleteko guduan Rodrigo menderatu zuen eta erraz aurrera egin zuen.

712. urtean Musa bera, Abd al-Aziz ibn Musa semearekin batera eta 18.000 laguneko armada zuzenduz, Gibraltarko itsasartea zeharkatu eta erresuma konkistatzeari ekin zion. Medina-Sidonia, Carmona eta Sevilla hartu ondoren Mérida jo zuen. Hiriak urtebete eutsi arren, erori eta Musa Toledora joan zen.

714. urtean Musak eta Tariqek Zaragoza hartu zuten eta Lleidaraino ailegatu ziren. Damaskora deituak, banandu eta Musak Asturiaserako bidea hartu zuen. León, Astorga eta Zamora hartu ondoren, Lugoraino ailegatu zen.

Sevillara itzuli zenean, Sulayman kalifa berriak Damaskora deitu zion kontuak emateko. Joan baino lehen, (bereak bailiran eta ez musulman guztienak), Musak bere semeen artean banatu zituen boterea: Abd al-Azizek al-Andalus, Abd al-Malikek (edo Marwanek) Ceuta eta Abd Allahek Ifrikija lortu zuten.

Damaskon, Sulaymanek heriotza zigorra eman zuen epaia fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik. Zigorra diruaren ordez kommutatu zuten baina Damaskoko meskita batean erail zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 14 or..
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  3. de Gayangos y Arce, Pascual (1840) The History of the Mohammedan Dynasties in Spain 1.
  4. Levering Lewis, David God's Crucible: Islam and the Making of Europe, 570-1215 W. W. Norton 119–120 or. ISBN 978-0-393-06790-3.