Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi
Al-Andaluseko valia

721 - 726
Bizitza
Jaiotza I. milurtekoa
Herrialdea Omeiatar Kaliferria
Talde etnikoa Arabiarra
Heriotza Akitania, 726 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza modua : guduan hila
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala

Anbasa ibn Suḥaym al-Kalbi (arabieraz: عنبسة بن سحيم الكلبي‎) al-Andaluseko zazpigarren valia izan zen (721-726).[1]

722ko abuztuan Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqiren oinordeko bezala izendatua, hiru urtez jarraian espedizioak bidali zituen Septimaniara, baten bat al-Ghafiqi beraren zuzendaritzapean, baina ez zuen lortu Carcasona edo Nîmes menderatzea, soldaduak soilik harrapakinaz arduratzen baitziren, eta harresitutako hiri bat konkistatzeak, ahaleginak eta sakrifizioak eskatzen zituelako.

Izendatu zutenetik, Anbasak zergak bikoiztu zizkien kristauei eta juduei konfiskazioak agindu zizkien, honek nahigabea eta matxinada batzuk eragin zituelarik. 722an, zergarik ordaindu nahi ez zuen Pelaio izeneko noble batek mendira ihes egin zuen jarraitzaile talde batekin batera. Segada bat egin zion atzetik zihoan patruila bati, eta denak hil zituen. Garaipenaren eta guduan jainkozko esku-hartzearen zurrumurrua hedatu eta gero, menditar gehiagok matxinatuekin bat egin zuten, matxinada hedatuz.

Petri Kantabriakoa dukea, ziur aski eskualdea basailu bezala gobernatzen zuena, matxinadari ere gehitu zitzaion; hurrengo urtean, 723an, baskoiak ere matxinatu ziren, eta 724an, Aragoiko eskualdea.

Garai horretan, Yazid II.aren heriotzatik eta bere anaia Hixam I.aren oinordekotzatik eratorritako gatazka politikoak ere bazeuden, azkenik, 725ean, Anbasak pertsonalki hartu zuen agintea, eta, Narbonatik abiatuta, Carcasonara joan zen eta hiria errenditzea lortu zuen. Anbasa, orduan, Septimaniako beste muturrera joan zen, eta Nîmes ere menderatu zuen. Ondorioz, milaka hispaniar errefuxiatu Frankoen Erresumara pasatu ziren.

726an, Anbasak berriz eraso zituen frankoak, baina borrokan hil zen. Yahya al-Kalbik ordezkatu zuen eta, kalifaren aginduz, Anbasaren bidegabekeriak onartu zituen zerga bilketari eta konfiskazioei dagokienez. 722 baino lehenagoko egoerara itzuli zen, eta bidegabe hautemandakoa edo konfiskatutakoa ere itzuli zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collins, Roger (1983) Early Medieval Spain New York: St. Martin's Press 184 or. ISBN 0-312-22464-8.