Al-Samh ibn Malik al-Khawlani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Samh ibn Malik al-Khawlani
Al-Andaluseko valia

719ko martxoa - 721eko ekaina
Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi - Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi
Bizitza
JaiotzaVII. mendea
Herrialdea Yemen
HeriotzaTolosa Okzitania721eko ekainaren 10a (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza modua: died of wounds (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakTolosako gudua

Al-Samh ibn Malik al-Khawlani (arabieraz: السمح بن مالك الخولاني‎; VII. mendea - Poitiers, 732ko urriaren 7a) al-Andaluseko bostgarren valia izan zen (719-721).[1]

Izendapena bereganatzean, Ardo errege bisigodoak oraindik Ebro Beherea eta Septimaniaren jabea zen. 719. urtearen erdialdean, Al-Samhek atzerapenarekin ekin zion urteko kanpaina militarrari, eta lehen aldiz zeharkatu zituen Pirinioak. Narbona eraso arren, hiriak aurre egin zion.[2] Valiak probintzian igaro zuen negu hori. Hurrengo urtean, Al-Samhek erasoarekin jarraitu zuen, eta azkenean Narbona konkistatu zuen, non defendatzaileak labanaz erailak izan ziren. Valiak, hirian, soldadu hautetsien garnizio bat ezarri zuen. Ondoko Besiers, Lodève, Agde eta Magalona hiriak, hurrengo asteetan menderatu edo hartu zituen,[3] Nîmesek eutsi zuen arren.

721ean, Al-Samh Narbonatik abiatu zen Carcasonara. Hiri honetako harresiek, erresistentzia luze baten perspektiba aurreikusten zuten, eta valiak, konkistak edo harrapakin on bat bilatzen zuen. Horrexegatik, Carcasona utzi eta Tolosarantz abiatu zen, garai haietan Frankoen Erresumakoa zena. Gutxienez bi hilabeteko setio baten ondoren, hiria ekainean eraso zuen, baina, justu une horretan iritsi ziren Eudon Handiak bildutako indarrak eta musulmanak garaitu zituzten.[4] Al-Samh borrokan hil zen 721eko ekainaren 10ean.

Soldaduek, gertakarien toki berean, Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi aldarrikatu zuten al-Andaluseko vali berri bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lewis, David L.. (2008). God's Crucible: Islam and the Making of Europe, 570-1215. New York: W. W. Norton, 56 or. ISBN 0-393-06472-7..
  2. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 167 or. ISBN 0-312-22464-8..
  3. (Ingelesez) Hitti, Philip Khuri. (2002). History of Syria Including Lebanon and Palestine. 1 Gorgias Press LLC, 468 or. ISBN 1-931956-60-X..
  4. (Ingelesez) Lewis, Archibald R.. (1965). The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. Austin: University of Texas Press, 21 or..