Edukira joan

Belasko Gaskoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belasko Gaskoia
Iruñako valia

799 - 816
Mutarrif ibn Musa - Eneko Arista
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, VIII. mendea
HerrialdeaBaskoniako dukerria
Heriotzaezezaguna, 816 ( urte)
Familia
AitaGarindo Beraskoitz
AmaFakilo
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBelascotenes etxea
Jarduerak
Jarduerakgudaria eta aristokrata
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakPancorboko gudua

Belasko Gaskoia (arabieraz: بلشك الجلشقي‎‎Balask al-Yalasqi) Iruñeko kondea izan zen 799-816 bitartean.[1] Garindo Beraskoitzen semea, Gartzia I.a Garindoitzen anaia eta Luis I.a Errukitsuaren aliatua izan zen. 816an, Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugit buru zuen armadak menderatu zuen Pancorbon.

Kordobako emirerriak barneko arazo politikoak zituen, Hisham Al-Reda hil zenean, bere semea zen Al Hakanek Suleiman eta Abu Marwan bere osaben gurariak borrokatu behar izan zituelako[2].

Frankoek emirerriaren asaldaketa aprobetxatu nahian, 798an Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturietakoa eta Bahlul ibn Marzuq Huescako walia bilerara deitu zituen,[3] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan. Egoera aprobetxatuz Asturiasko Erresumak Lisboa eraso zuen eta Karlomagnok Bartzelona konkistatu eta Iruñea bere orbitan kokatu zuen.[4]

801ean, Al Hakanen seme Mohamed ibn al-Hakan buru zuen islamdar armada Araba eta Gaztela erasotzera joan zen. Argantzongo haitzartetik Ebro zeharkatzean frankoen aldeko Belasko iruindar duxak eta, ziur asko, Antso Otsoak bidalitako gudaroste batek prestaturiko segadan erori zen. Hain zen gogorra porrota ezen Mohamed ibn al-Hakan Qurtubara bere ofizial hoberenetariko batzuk eta hainbat lagun gabe itzuli baitzen.

803an, banukasitarrek eta beren aliatu baskoiek Tutera setiatu eta hartu ondoren, bertako valia, Yusuf ibn Amrus, atxilotu zuten. Hala ere, Amrus ibn Yusufek eskualdea berreskuratu zuen[3]. 812an, Xemen I.a Baskoniako dukea matxinatu eta Iruñean finkatu zen. Luisek matxinada mendekatzeko espedizio bat eratu eta Balask al-Yalasqi (Belasko Gaskoia) ezarri zuen Iruñeko gobernadore.

Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek 816an baskoien aurkako razzia zuzendu zuen, noiz musulmanek Oróngo harana arpilatu zuten. Orduan, Belasko Gaskoiak Asturiasko erresumaren laguntza eskatu zuen[5]

Pancorboko guduak hamahiru egun iraun zuen etengabe: baskoiek haitzartetan eta ibaien ibietan kokatu zituzten bere defentsak, bere armez egindako lubakiak eta zurak aprobetxatuz. Musulmanek ezin izan zuten defentsak gainditu eta kristauek erasoari ekin ziotenean, musulmanek bidea hautsi eta menderatu zituzten. Hildako asko haitzartean erori ziren.

Euriaren ondorioz baskoiek bere defentsa guztiak galdu zituzten baina musulmanek ere gorriak ikusi zituzten eta alderdi biek alde egin behar izan zuten.

Belasko Gaskoiaren porrota aprobetxatuz, Eneko Arista frankoen hegemoniaren aurka matxinatu zen, Iruñeko Erresuma aldarrikatuz[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Familia Velasco. .
  2. (Katalanez) d'Abadal i de Vinyals, Ramon. (1986). El domini carolingi a Catalunya. Ed. Institut d'Estudis Catalans, 186-188 or. ISBN ISBN 978-84-321-1882-1..
  3. a b (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis. Historia de España Antigua y media. Ediciones Rialp, 86-92 or. ISBN 978-84-321-1882-1..
  4. Cañada Juste, Alberto. (1980). «Los Banu Qasi (714 - 924)» Príncipe de Viana 41 (158-159): 6-8. ISSN 0032-8472..
  5. (Gaztelaniaz) Lévi-Provençal, Évariste. (1954). Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígenes del Reino de Pamplona. , 296-297 or. ISSN 0304-4335..
  6. (Gaztelaniaz) Sánchez Albornoz, Claudio. Problemas del Reino de Navarra del siglo IX. , 16 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.