Treveris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Treveris
Alemania Alemaniako udalerria
Hauptmarkt Trier SK.jpg
Trier Rheinland-Palatinate Germany CoA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Renania-Palatinatua
Barrutia Treveris
Udalerria Treveris
Postakodea 54290, 54292, 54293, 54294, 54295, 54296
Udal kodea 07211000
Geografia
Koordenatuak 49° 45′ 24″ N, 6° 38′ 29″ E / 49.756666666667°N,6.6413888888889°E / 49.756666666667; 6.6413888888889Koordenatuak: 49° 45′ 24″ N, 6° 38′ 29″ E / 49.756666666667°N,6.6413888888889°E / 49.756666666667; 6.6413888888889
Rhineland-Palatinate TR (urban).svg
Treveris hemen kokatua: Alemania
Treveris
Treveris
Garaiera 125±1 Metro m.
Azalera 117,13 km²
Demografia
Biztanleria 107.233 biztanle
Dentsitatea 915,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 651
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Treveris[1] (alemanez: Trier) Alemaniako Renania-Palatinatua estatuko hiria da, Mosela ibaiaren ertzean dagoena. 100.000 biztanleko biztanleria du, gutxi gora-behera. Alemaniako hiririk antzinakoentzat hartzen da. 1986an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porta Nigra

Ofizialki, K. a. 16an sortu zuen Augusto erromatar enperadoreak, "Augusta Treverorum" izenarekin. Hala ere, badago mito bat, Erroma sortu baino 1300 urte lehenago Ninus errege asiriarraren seme zen Trebetak sortua izan zela dioena. Han ezarri zuen bere gortea Konstantino I.a Handiak Eboracumen augusto izendatua izan ondoren.

Bigarren Erroma bezala ezagutua, Behe Inperioan lortu zuen garrantziaren ondorioz, erromatar hondakinak oso ugariak dira: Porta Nigra, Aula Palatinoa (gaur egun Basilika Inperiala bezala ezagunagoa), terma inperialak, foroko termak, Santa Barbararen termak, anfiteatroa eta erromatar zubia dira bere monumentu erromatar ezagunenak. Ez dira bakarrik turistentzako atrakzioak, baizik eta ekitaldi kulturalentzako toki bezala ere balio dutela, Antikenfestspiele bezala (antzerki eta opera jaialdi bat antzinako gaiekin) edo Brot und Spiele delakoa (Panem et circenses alemanez), Alemaniako jaialdi erromatarrik handiena.

413. urtean frankoek suntsitu zuten eta 511. urtean Austrasiaren barne zegoen. Hiriko oparotasuna gainbehera joan zen XI. mendea arte baina Balduino Luxenburgokoak (1307-1354) estatu sendo bihurtu zuen hiria. XII. edo XIII. mendetik Frantziako Iraultza arte, Treveriseko artzapezpikua izan zen Germaniako Erromatar Inperio Santuko hauteslerik nagusienetako bat. Loraldi honen emaitza izan zen, besteak beste, Treveriseko unibertsitatea (1473-1797)[2].

Hogeita Hamar Urteko Gerran, Treveris bi aldiz konkistatua izan zen: espainiarrek 1634an eta frantziarrek 1645ean. Tropa frantziarrek hartu zuten baita ere hiria 1674an, 1688an eta, askoz denbora gehiagoz, 1794an. 1801ean Frantziak konkistatu zuen, Sarre frantziar departamenduko hiriburu bihurtuz. 1814an, Prusiak hartu zuen.

Treveris San Anbrosio eta Karl Marxen jaioterria izan zen, lehena 340an eta bigarrena 1818ko maiatzak 5ean jaioak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti zenbakia Barrutia eta auzoak Azalera
km²
Biztanleria
11 Mitte/Gartenfeld 2,98 11.954
12 Nord (Nells Ländchen, Maximin) 3,77 13.405
13 Süd (St. Barbara, St. Matthias or St. Mattheis) 1,72 9.123
21 Ehrang/Quint 26,13 9.195
22 Pfalzel 2,35 3.514
23 Biewer 5,19 1.949
24 Ruwer/Eitelsbach 9,17 3.091
31 West/Pallien 8,49 7.005
32 Euren (Herresthal) 13,19 4.207
33 Zewen (Oberkirch) 7,50 3.634
41 Olewig 3,10 3.135
42 Kürenz (Alt-Kürenz, Neu-Kürenz) 5,83 8.708
43 Tarforst 4,18 6.605
44 Filsch 1,60 761
45 Irsch 4,08 2.351
46 Kernscheid 3,77 958
51 Feyen/Weismark 5,10 5.689
52 Heiligkreuz (Alt-Heiligkreuz, Neu-Heiligkreuz, St. Maternus) 2.04 6.672
53 Mariahof (St. Michael) 7,04 3.120
Totals 117,21 105.076

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Treveriseko monumentu erromatarrak, San Petriren Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Trier Kaiserthermen BW 1.JPG

Erromatar termen hondakinen ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 367
Kokalekua Flag of Germany.svg
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gizateriaren Ondarea, honako hauek osatzen dute:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Treveris